Teknologia albisteak

Biba Egunean Behin, berriro ere zuzeneko jokaldi arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-17 : 11:54

Arrakasta handiko Biba Egunean Behin saioa (Youtuben geratu da gordea) izan zen atzo ETB1ek emandakoa. 28.000 lagun baino gehiago konektatu ziren partidetara telefono desberdinetatik, eta ETB1eko audientzia maila ere igo zen saioan zehar. 21 lagunen artean jokatutako azken txanpan, Jon Arroyo usurbildarrak (JonAA jokoan) eraman zuen sari nagusia (2.000 eurokoa). Bertan izan zen halaber Erik Gartzia kazetaria, 8. denboraldi jarraituko irabazlea, eta ez zuen paper txarra egin, 5. geratuta.

Audientzia datuen arabera, %4.5 sharea lortu zuen saioak, 33.000 ikusle eta 64.000 "kontaktu" (audientzia neurketan kontuan hartzen den datua).

Jokoa garatu bitartean, konektatzen zen jendearen kontagailuak ere gora egin zuela ikusi zuten jokalariek, eta 28.000 lagun igarotzera iritsi zen. EITB Maratoiarekin lotu zuen lehiaketa ETBk, eta hitzartua zegoen babesle batekin jokalari bakoitzeko euro bateko ekarpena egingo zitzaiola maratoiari, eta halaxe joan zen 28.282 euroko ekarpena beraz.

Hiru bikotek jokatu zuten platoan, eta hiru txandatan berdinak nagusitu ziten, Julen Telleria eta Jon Gotzon Aldaparena, Gaztea irratiko esatariak. Ondoren geratu ziren Sara Cozar aktoreea eta Sebastian Lizaso bertsolaria eta Maitane Urbieta eta Iker Galartza, biak futbol komentarista orain Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaian. 

Bikoteen jokoaren ondoren, zozketaz banatu zen partehartzaile guztien artean 1.000 euroko bono bat (Matxalde delako batek irabazi zuen), eta gero 20 sailkapen orokorreko 20 onenak igaro ziren Erik Gartziarekin lehiatzera (4. txanda honetan ere etxetik jokatzea bazegoen, baina bakarrik finalisten lehiak balio zuen sari nagusirako.

Berrikusi nahi duenak, hemen du, Youtuben:

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago