Udal erakundea. Kultur jarduerak + zerbitzuak. Donostiako kultur agenda. / Entidad municipal. Actividades y servicios culturales. Agenda cultural San Sebastián.
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko III. Proiektu Deialdia antolatu du Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz. Izena emateko epea abenduaren 14an amaituko da. Gehienez ere, 4.000 euro jasoko ditu egitasmo hautatuak.
Informazio guztia Poltsiko Antzerkiaren orrialdean.
Aste bukaera honetan, Sara Cozar, Iker Galartza eta Joseba Usabiaga ikusteko aukera duzue Antzoki Zaharrean Hil arte bizi antzezlanarekin. Udan zehar beste lau ikuskizun egongo dira karteleran.
Tranxlan izaera bikoitza duen ekimena da. Alde batetik, laborategia da, eta tailer-lantegia, bestetik. Esperimentaziorako eta ikaskuntzarako egoera sortu nahi du, ikus-entzunezko, multimediako eta interakzioko elkarlaneko proiektu baten bitartez. Diziplina anitzeko hainbat lantalde sortuko ditugu, deialdi ireki baten bidez. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen harira aurkeztuko/estreinatuko da tailerraren emaitza, jarduera gisa eta Nekrogune izeneko jarduera-egitarau paraleloaren barruan.