Sustatu logoa Teknologia albisteak

III. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdian izena emateko epea zabalik

Donostia Kultura
2012-10-19 14:09

III. Antzerki Proiektu DeialdiaEkimen honen lehen helburua formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria ikusita, alor horretan euskarazko sorkuntzak bultzatzea da.

Bestalde, sorkuntzarako diru laguntza soilaz gain, antzezlan horien ekoizpenean eta hedapenean laguntzea da bigarren helburua, eta beraz, aukeratutako proiektuarekin emanaldiak antolatu nahi dira ere.

Kategoria bakarra eta orokorra izango da. Mota eta genero guztiak onartuko dira, baita dizplina artekoak ere.

Sorkuntza proiektua gauzatzeko kultur etxeek espazioak lagako dituzte martxoan zehar hautatutako obra lantzeko.

Sorkuntza lanaren 4 estreinaldi egingo dira Poltsiko Antzerkia jaialdiaren programazioaren barruan, 2013ko maiatzaren 9tik 26ra bitartean. Estreinaldi hau Donostiako 4 tabernatan egingo da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu