Teknologia albisteak

Udan ere antzerkia euskaraz Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
2012-07-27 : 11:11

Aste bukaera honetan, Sara Cozar, Iker Galartza eta Joseba Usabiaga ikusteko aukera duzue Antzoki Zaharrean Hil arte bizi antzezlanarekin. Udan zehar beste lau ikuskizun egongo dira karteleran.

Esan bezala, Sara Cozar, Iker Galartza eta Joseba Usabiagak, adiskidetasunaren mugen inguruko hausnarketa egiten dute Hil arte bizi antzezlanean, aurreko otsailean arrakasta handiz Donostian bertan estreinatu zena.

Abuztuaren 9tik 16ra, berriz, Niko Lizeaga, Bejondaigula lanaren estreinaldiarekin bueltatuko da eszenatokietara. Berarekin batera, Ramon Agirre izango da Victoria Eugeniako Clubean Aste Nagusiko gauak girotuz.

Aste Nagusian ere, abuztuaren 16tik 19ra, Mikel Pagadizabal, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu hirukoteak Bodologuak arrakastatsua eramango dute Antzoki Zaharrera. Ezkontza batetik datoz eta nahiz eta kontatu nahi dituzten gaiak serio hartu nahi, barrea, algara eta umorea izango dira nagusi.

Irailaren hasieran Kukai Dantza Konpainia, Amaren Alabak eta Oreka TXek elkarlanean sortu eta ekoiztutako musika, dantza eta kantua batzen dituen Hostoak aurkeztuko dute Victoria Eugenia Antzokian.

Azkenik, Iker Galartza eta Joseba Usabiaga Antzoki Zaharrera itzuliko dira estreinaldi batekin euskarazko udako programazio honi amaiera emateko. Erreleboan esperientzia, inozentzia, inbidia, adiskidetasuna eta leialtasuna emango dira batera, Algezirasen soldaduska egiten duten bi pertsonaien bitartez. 

Erantzun

Sartu