Teknologia albisteak

Debegesa

Erabiltzailearen aurpegia

Debabarreneko Garapen Agentzia http://www.debegesa.eus

Erabiltzailearen jarduna

Debabarreneko Lanbide Heziketaren 'Abian' azoka, martxo amaieran

2019-03-23 : 10:54

Martxoaren 27tik 29ra bitartean egingo da Armeria Eskolako patioan, Eibarren, ABIAN Lanbide Heziketa Azokaren laugarren edizioa. Erakusketa espazio bakar batean Debabarreneko Lanbide Heziketako ikastetxeetan eskaintzen diren heziketa ziklo eta prestakuntza-ibilbide ezberdinak bildu eta erakutsiko dira. Debabarreneko DBHko eta Batxilergoko 700 ikasletik gora igaroko dira bertatik.

 

 

Debabarreneko Gure Balioak Sariaren 9. ediziorako hautagaiak aurkezteko epea zabalik da

2018-06-19 : 13:25

Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea ireki du Debegesa garapen agentziak. Debabarreneko eskualdean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea du xede. Gure Balioak Sariak indartu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta elkarlana dira. Sariduna hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea 2018ko uztailaren 15ean amaituko da.