Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea ireki du Debegesa garapen agentziak. Debabarreneko eskualdean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea du xede. Gure Balioak Sariak indartu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta elkarlana dira. Sariduna hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea 2018ko uztailaren 15ean amaituko da.
Debabarreneko herritar orok izango du aukera nahi duen hautagaia proposatzeko, baita erakundeek, enpresek eta gizataldeek ere.
Proposamenak egiterako orduan, hautagaiek zenbait baldintza behar dituzte: Debabarrenean jaioak izan behar dute edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie; eskualdearekin lotura izan behar dute; eta balioetan oinarritutako ibilbidea edo jarduera erakutsi behar dute.
Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko formularioa debegesa.eus webgunean dago eskura.
Aurreko edizioetako saridunak
2010az geroztik urtero banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria, Debabarreneko eskualdean giza balioak indartzeko eta sustatzeko helburuarekin. Aurreko edizioetako saridunak izan dira:
Erantzun
Sartu