Akting-eko Nagore Guarretxena bosgarren Betor hitzaldian
Akting enpresa gazteko arduradunetako bat da Nagore Guarretxena ingeniaria, eta berak emango du Betor hitzaldi sortako hurrengoa, ostegun honetan, hilaren 22an 18.00etan Donostian, Innogunea - Garate eraikinean (Deustuko unibertsitatearen kanpusean).
Akting Ingenieritzakoek lan mota ugari jorratzen badituzte ere, sarreren salmenta eta itxaron-ilaren kudeaketan eta mugikorretarako aplikazioetan espezializatuak daudela esan dezakegu. Hitzaldian euren ibilbideaz hitz egingo digu, baita sortu dituzten proiektu propioetaz ere: Barrabarra.eu eta DingaDanga.com.
Noiz eta non
- Azaroak 22, osteguna, arratsaldeko 18:00etan.
- Innogunea - Garate eraikina, Deustuko unibertsitatea (Mundaiz pasealekua 50, Donostia)
Programa
- 18:00 – 18:45 Nagore Guarretxenaren hitzaldia, Gari Araolazak moderatua.
- 18:45 – 19:15 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar. Garaiz amaituko dugu Diariovasco.com sarietara joan ahal izateko (sari horien ekitaldia ere ostegunean da, 20.00etatik aurrera Irungo Ficoba aretoan).
Izen ematea eta informazio gehiago
- Izen-ematea: Enpresa Digitalaren webgunean.
- Ekitaldiaren Facebook-eko hitzorduan.
- Antolatzaileak: Miramon Enpresa Digitala, Berria eta CodeSyntax.
Aurreko Betor hitzaldiak
Agian kuriositatea izango duzu aurreko hitzaldiak nolakoak izan diren jakiteko. Hemen laburpenak:
- Txomin Jauregi eta Deskontu.com
- Iñigo Arandia eta Kaixomaitia.com
- Iruri Knörr eta Ideateca
- Javier Etxebeste eta Nestoria
Betor hitzaldiak Miramon Enpresa Digitalak, CodeSyntax-ek eta Berria-k elkarrekin antolatutako topaketak dira. Helburua da Interneteko proiektuetan dabiltzan pertsonek zer esateko duten jakitea.
Erantzunak kargatzen...