Sustatu logoa Teknologia albisteak
bittorhidalgo

Bittor Hidalgo

None

Gure euskalduntzearen datu adoregarriak

Bittor  Hidalgo
Bittor Hidalgo
2022-11-14 17:14

Ez dugu oraindik irabazi. Baina Hegoaldean irabazten ari gara. Ondo kostata, ezin egoera larriagotik gatozelako. Baina azken 60 urtean egin dugun lan gaitzari esker, etorkizuna gero eta euskaldunagoa datorkigu urtetik urtera. Beste kontu bat da Iparraldea. Eta Hegoaldean ere, batetik EAE eta Nafarroa Garaiko eremu ‘euskalduna’, eta bestetik Nafarroa Garaiko eremu ‘misto’ eta ‘ez-euskalduna’. Baina Hegoaldean irabazten ari gara. Eta ez bakarrik askoz hiztun gehiago irabazi dugulako azken 40 urtean (bikoiztu gara euskal hiztunak), baizik eta gure belaunaldi erdaldunduenen aldean (2021ean 50 urtetik gora dituztenak), belaunaldi gazteagoetan nabarmen hasten delako igotzen etxean euskara soilik darabilgunon kopurua. Bikoitza 10 urtetik beherakoen artean, baina oro har ere bai. Eta baita euskara ama/lehen hizkuntza dugunon kopurua % 15eraino jaitsi eta gero 2021ean 30 eta 44 urte bitartean dituztenen artean, belaunaldi gazteagoetan berriro hasten delako proportzio hori igotzen (%21,33 10-14 urte bitartekoen artean), eta hori delako etorkizuna. Estatistika orokorretan askoz pisu handiagoa dute 30 urtetik gorako belaunaldi erdaldunduenak, belaunaldi gehiago dira, belaunaldi ugarienak, Hegoaldeko 1950-1980 bitarteko hazkunde ekonomikoaren ondorio, baina hori ez da etorkizuna.

Euskaraldia eta Sortuko kide J. Albarez

Bittor  Hidalgo
Bittor Hidalgo
2018-01-27 18:39

Argiako blogetan lehenik, ZuZeun ondoren, irakurri ahal izan ditugu zure hausnarketak, orain antolaketa lanean den Euskaraldiaren ingurutik, ezen ez hainbeste Euskaraldiaren gainean. Joan den azaroaren 23an aurkeztu zuten egitasmoa bateraturik Bilboko Arriaga Antzokian, besteak beste, Topaguneak, Kontseiluak eta 3 herri administrazioetako (EAE, Nafarroa Garaia eta Iparraldea) ordezkariek. Zu, berriz, kezkatua ageri zatzaizkigu PNVk akordio estrategikoa egin duelako.

Inkesta soziolinguistikoak, etorkin uholdeak…

Bittor  Hidalgo
Bittor Hidalgo
2017-07-19 17:06

Asteotan ari zaizkigu zatika ematen 2016ko VI. Inkesta Soziolinguistikoaren (IS) eta Euskararen Kale Erabileraren VII. Neurketaren emaitzak. Uztailaren 20 eta 21ean aurkeztuko dira osoago Donostian Udako Ikastaroetan. 2012ko antzeko garaiak gogoratuz, zenbait ohar egin nahi ditut azterketotako datuak interpretatzen lagundu liezaguketenak.

Ez. Ez det halako 'ikerketarik' egin. Sufritu bakarrik egin det diskriminazioa azken bi urteetan, et

2017-04-10 13:38
Ez. Ez det halako 'ikerketarik' egin. Sufritu bakarrik egin det diskriminazioa azken bi urteetan, eta uste dut, aurreko beste lauretan ...

Gero gogoratu dut Eneko Goia Korrikako lekukoa eramanez. Hori bai! Baina programazio nagusiak, Donos

2017-04-08 10:00
Gero gogoratu dut Eneko Goia Korrikako lekukoa eramanez. Hori bai! Baina programazio nagusiak, Donostia Kulturan, Tabakaleran, Zinemaldietan.., ...aldi guztietan espainolez ...

Euskaldunok giza eskubide gabe Donostiako Giza eskubideen zinemaldian

Bittor Hidalgo
Bittor Hidalgo
2017-04-07 16:35

Donostiako Giza eskubideen zinemaldiak 15. edizioz ere ez ditu errespetatzen gu bertako euskaldunon giza eskubideak. Uso..., baina otso. Ez ote ditugu? Gu ez ote gara giza? Kontuak oker egin ez baditugu, 51 film dira katalogoan, eta horietako 15, euskarazkoak (3) edo euskaraz azpititulatuak (12). Aldiz, 38 espainolezkoak (13) edo espainolez azpititulatuak (25) -gaztelania diote hemen ere, ez dakigun espainola horren gordina gertatu-. Biktoria Eugenian ekitaldi ofizialeko 19 saioetako 3, euskarazko azpitituluekin. 16 (behintzat) espainolezkoekin. Hala moduz ere aurkezpen eta solasaldiak.

Euskaldunok giza eskubide gabe Donostiako Giza eskubideen zinemaldian

Bittor  Hidalgo
Bittor Hidalgo
2017-04-07 12:22

Donostiako Giza eskubideen zinemaldiak 15. edizioz ere ez ditu errespetatzen gu bertako euskaldunon giza eskubideak. Uso..., baina otso. Ez ote ditugu? Gu ez ote gara giza? Kontuak oker egin ez baditugu, 51 film dira katalogoan, eta horietako 15, euskarazkoak (3) edo euskaraz azpititulatuak (12). Aldiz, 38 espainolezkoak (13) edo espainolez azpititulatuak (25) -gaztelania diote hemen ere, ez dakigun espainola horren gordina gertatu-. Biktoria Eugenian ekitaldi ofizialeko 19 saioetako 3, euskarazko azpitituluekin. 16 (behintzat) espainolezkoekin. Hala moduz ere aurkezpen eta solasaldiak.

Guztion giza eskubideen defentsan ordea, zinemaldiak 19 saio horietako 10etan eskaini ditu -antolatzaileen hitzetan-: Pertsona gorrentzat azpititulu egokituak dituzten filmak eta zeinu hizkuntza zerbitzua duten solasaldiak. Txalotzekoa ahalegina -horietako saio 1 gainera euskaraz, dirudienez-.

Baina, ze giza eskubide kalifikazio merezi du mundu osoko giza eskubideen urraketak salatu, baina bertako euskaldunoi espainola ezin gordinago irentsarazten jarraitzen duen zinemaldiak? Dirutzak gastatzen dira filmak biltzeko, aurkezleak prestatzeko, solasaldiak adituz hornitzeko, film denak -gehienak- espainolez ulergarri eskaintzeko, are ekitaldi ofizialen erdiak baino gehiago gorrentzako egokitzeko. Baina aurkezpenak, solasaldiak, azpitituluak... euskaldunoi euskaraz emateko garairako, zoritxarrez bukatua da jada dirua. Eta hori diskriminazioa da. Euskaldunon giza eskubideen errespetu falta. Bertako euskaldunon trataera lotsagarria. Espainolaren inposizioa..., zergatik bai!

Ez dut / ez dugu sikiera eskatzen espainola hainbat baztertzea (nahiz azkenean hori den bide bakarra, herri honetan euskara -behintzat- ulertzeko ahalegina egin ez dutenek, behingoz egin dezaten -guk espainola ulertzen diegun bezala-). Konformatuko gara, eskubide berdintasunean, gutxienez euskaraz (ere) ematen badiguzue, orain espainol hutsez irentsarazten diguzuen guztia. Ala euskaldunok ez dugu giza eskubiderik merezi Donostian, Euskal Herrian? Soilik espainolek dituzte hizkuntza eskubideak Donostian, Euskal Herrian? Are alkate, lehendakari... abertzale euskaltzaleekin? Ezta giza eskubideen zinemaldia batean ere?

Iaz uste dut Gasko zela euskaldunok baztertzen gaituen zinemaldi -muinean ‘espainol’- honetan, espainol garbi hutsean, Donostiaren rol aitzindaria aldarrikatzen ziguna giza eskubideen defentsan. Aurten Goia alkateak aldarrikatuko du euskaldunok baztertzen jarraitzen duen zinemaldi -muinean ‘espainol’- honetan Donostiaren giza eskubideen defentsarako rol aitzindaria aldarrikatuko duena?

Dagokizuenon azalpen zain...

Bittor Hidalgo

Kirol lanbideen legea dela eta, Eusko Jaurlaritzari

Bittor  Hidalgo
Bittor Hidalgo
2017-02-11 15:50

Ez dakit nola eta zergatik egunotan jabetu naizen EAEko Eusko Jaurlaritzak 2016ko apiriletik duela erregistratua Eusko Legebiltzarrean kirol monitore, entrenatzaile... eta antzeko lanbideak arautzeko lege proiektua (Kirol arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa du izena). Arloa ezin garrantzi handiagokoa da gure gazteek, neska eta mutilek, eskolan jasotzen duten euskara gaitasuna garatzen jarraitu dezaten, eskolaz kanpo, bere aisian eta bizitza 'errealeko' esparruetan.

Hego-mendebaldeko Euskal Herrien euskalduntze berantiarraren hipotesiaren kontra?

Bittor  Hidalgo
Bittor Hidalgo
2016-11-28 14:53

Agertu berria da Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren azken alean (121, 2016, 185-223 orr. -ez dago oraindik sarean-), Luis Mari Zaldua, Euskal Filologian Doktorearen ikerlana «Osagai indoeuropar latin aurrekoaz Baskoniako toponimian: leku izenak -ama atzizkiz amaituak», eta uste dut merezi duela bertako ondorio batzuk haizatzea, azken boladan gure artean, bizixeago bizi izan dugun hego-mendebaldeko Euskal Herrien 'euskalduntze berantiarraren' hipotesiaren inguruan.

Ni, askotan bezala, oraingoan ere bat nator Anderrekin, eta hitzez hitz sinatuko nuke nik ere artiku

2016-11-07 15:54
Ni, askotan bezala, oraingoan ere bat nator Anderrekin, eta hitzez hitz sinatuko nuke nik ere artikulua. Betor eztabaida 'zientifikoa', ni ...
Jarraitu gaitzazu