Sustatu logoa Teknologia albisteak
aiaraldea

Aiaraldea.eus

Aiaraldeko informazio guztia euskaraz, hurbiletik eta zuretzat.

Artikuluak

Aiaraldea Gaur: marka, webgune eta app berrituak

Aiaraldea.eus
Aiaraldea.eus
2016-12-31 10:11

Urtearen hondarretan, Aiaraldea Komunikazio Leihoak web-gunea, sakelako gailuentzako APPa eta komunikabidearen marka korporatiboa berritu ditu. Komunikazio proiektuaren arduradunek azaldu dutenez, iaz itxitako gogoeta estrategikoaren ondorio dira berrikuntza horiek eta datozen hilabeteetan oraindik eta aldaketa gehiago emango dira.

Udako Kronika Multimedien Lehiaketa abian da!

Aiaraldea.eus
Aiaraldea.eus
2015-07-13 12:49

Aurten Aiaraldea Komunikazio Leihoak lehiaketa berri bat abiarazi du: Udako kronika multimedien lehiaketa. Sari nagusia 2 lagunentzako Marokora bidaia eta tourra izango da, gastu guzti-guztiak ordainduta. Informazio zehatza eta oinarriak beheragoko lerroetan. Animatu zaitez eta parte hartu! (Lehiaketan parte hartzeko Aiaraldean jaio, bizi edo lan egin beharra dago).

Udal-hauteskundeak Aiaraldean: 1979-2011 bitarteko emaitzak

Aiaraldea.eus
Aiaraldea.eus
2015-04-23 11:49
Orrialde berezia sareratu dugu 1979tik 2011ra udal-hauteskundeen emaitza guztiak jasotzen dituena.

Gaupasa egin Aiaraldean Korrikan parte hartzeko? Begira zer gertatu zaion Yogurinhari

Aiaraldea.eus
Aiaraldea.eus
2015-03-24 13:10
Berriz ere Korrikak goizaldeko ordu txikietan zeharkatuko du Aiaraldea, eta euskahaldunek -Yogurinhak bezala- bi aukera dituzte, logureari eutsi eta gaupasa egitea edo goizean goiz jaikitzea. Eta zuk, zer egingo duzu? Ikusi nola moldatu den Yogurinha…

Ene Begiak Eme ikuskizuna igandean Amurrio Antzokian

Aiaraldea.eus
Aiaraldea.eus
2014-12-10 11:51

Igandean izango da Aiaraldea Komunikazio Leihoak sortu duen "Ene begiak eme" ikuskizuna. Guztira, eskualdeko 40 pertsona taularatuko ditu emanaldiak, eta arte diziplina ezberdinak uztartuko ditu. Generoaren eraikuntza eta deseraikuntza izango ditu ardatz, emakumeek bizi dituzten egoera ezberdinak oholtzaratuz. Besteak beste, ipuin musikatuak, antzerkiak, dantzak eta zuzeneko musika emanaldiak izango dira. Hala, formatu ezberdinen bidez jaiotza, haurtzaroa, gaztaroa, hilerokoa, erotismoa, maitasuna, zahartzaroa... landuko dituzte. Irailean hasi zituzten igandeko emanaldirako prestaketa lanak. Sarrerak eskuratzeko lehiatila 18:00etan irekiko da, eta 3 euro balioko dute. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta pase bakarra egingo dute. Bertaratzerik ez dutenek DVDan argitaratzera itxaron beharko dute, grabatu egingo baitute. Aurreratu dutenez, gabonetan jarriko dute salgai.

Badator laugarren Udazkeneko Multimedia Eskola

Aiaraldea.eus
Aiaraldea.eus
2014-11-11 09:49
Azaroaren 20an hasiko dira Aiaraldea Komunikazio Leihoak antolatutako Udazkeneko Multimedia Eskolak. Lau tailer, bi solasaldi, lau multimedia rally eta bertxiosaio musikatu bat prestatu dituzte.

Aiaraldea Egunkariak urtebete, hamaika gehiago dugu egiteko

Aiaraldea.eus
Aiaraldea.eus
2014-10-03 12:39

2013ko urriaren hirugarren egunean argitaratu zen Aiaraldea Egunkariaren lehenengo alea. Urtebete honetan, Aiaraldea Komunikazio Leihoak euskarazko herri komunikazioaren alde abiarazitako paperezko tresna berriak 19 zenbakiko uzta oparoa utzi digu. 12 hilabete hauetan euskaraz idatzitako 190.000 egunkari banatu ditu doan eskualdean, 3 milioi orrialde inprimatuz gertuko informazioa herritarrei hurbiltzeko, zer eta euskaraz egin ere.

Aiaraldea Herri Elkargoa: Zure energia batzeko prest?

Aiaraldea.eus
Aiaraldea.eus
2014-05-29 14:03
Aiaraldea Komunikazio Leihoak egitasmo berri bati heldu dio: Aiaraldea Herri Elkargoa osatzea eskualdeko norbanako, elkarte, saltoki eta enpresekin.

[Dokumentala] Laudio 1983: Ur eta elkartasun oldea

Aiaraldea.eus
Aiaraldea.eus
2013-09-23 15:06

30 urte bete dira uholdeek Laudio txikitu zutela, ezbehar hark 6 hildako eta ehunka zauritu eragin zituen herrian. Kalte ekonomikoak izugarriak izan ziren, herria berreraiki behar izateraino.

Sakelako gailuetarako aplikazioa aurkeztu du aiaraldea.com web-guneak

Aiaraldea.eus
Aiaraldea.eus
2013-06-18 14:38

Aiaraldea Komunikazio Leihoak Aiaraldea eskualdean euskararen sustapenerako bide berria zabaldu du, sakelako aplikazioa. Aplikazioa Android eta IOS sistema eragileak dituzten gailuetarako egokituta dago, Google Play zein App Store denda digitaletan eskura liteke dohainik.

Jarraitu gaitzazu