Teknologia albisteak

Aiaraldea Herri Elkargoa: Zure energia batzeko prest?

Erabiltzailearen aurpegia
2014-05-29 : 14:03
Aiaraldea Komunikazio Leihoak egitasmo berri bati heldu dio: Aiaraldea Herri Elkargoa osatzea eskualdeko norbanako, elkarte, saltoki eta enpresekin.
“Energia aldakuntzak eragiteko ahalmenarekin lotuta dagoen magnitudea da”

Energiak elkarren ondoan jarriz sortu ziren gurean gau eskolak, ikastolak, euskaltegiak... elkar­ekinez zabaldu zen hezkuntza publikoan euskarazko eskaintza, elkar­ekinez lege aitortzak erdietsi eta beste hainbat eta hainbat aurrera­ pausu desagertzear zen hizkuntzaren berreskurapen­bidean.

Elkar­ekintza  eta  sinergiak  izan  dira  gaur  artean  errealitatea  aldatzeko  abiapuntua,  eta  horrela  izango  da etorkizunean ere.

Aiaraldea Komunikazio Leihoa ere, norbanako eta entitate askoren ekarpenak elkarrekintzan jarri eta josiz  sortu zen 2010. urtean. Ibilbide honetan euskara, komunikazioa eta komunitatea indartzeko tresnak sortu ditu 4 urteko ibilbide emankor honetan. Web­gunea, Aiaraldea Irratia eta Egunkaria ere horrelaxe sortu ziren, elkar­ekinez.

Aiaraldea  Komunikazio  Leihoa  oraindik  eta  AIARALDEAGOA  nahi  dugu  egin  orain,  energia  gehiago  elkartu, eraldaketa  berriak  bultzatzeko  gure  eskualdean.  Horretarako  zurekin  konpartitu  nahi  dugun  erronka  berri  bati  heldu diogu:  AIARALDEA  HERRI  ELKARGOA  osatzea  eskualdeko  norbanako,  elkarte,  saltoki  eta  enpresen  energiak elkarrekintzan jarriz.



Zer da Aiaraldea Herri Elkargoa


Euskararekiko jarrera aktibo bat duten Aiaraldea eskualdeko elkarte, norbanako,  saltoki eta enpresek osatzen duten elkartasun espazio bat da Elkargoa. Helburua Elkargoko kide diren entitateen garapena eta ongizatea sustatzea da, euskaraz  egituratzen  den  komunitateari  zerbitzua  eskaini  eta  euskararen  erabilera  soziala  suspertzea.  Elkargoaren filosofia  elkarri  laguntza  ematean  oinarritzen  da,  elkar  onura  bilatzeko.  Elkargoak  komunitate  proiektu  komun  bat garatzea du xede: euskara, komunikazioa, tokiko merkataritza eta herrigintza ardatz hartuta.

Norbanakoak, elkarteak, saltokia eta enpresak

Pertsonen  energia,  elkarteena,  saltokiena  eta  enpresen  energia  batu  nahi  dugu  proiektu  berri  honetan. Pertsonen energiak  Aiaraldea  lagundu  dezaten,  Aiaraldeak  bere  energiaren  bidez  saltokiak  eta  elkarteak  lagun  ditzan,    azken hauek  pertsonak  lagun  ditzaten,  enpresa  handiek  txikiago  direnak...  Elkartasun  espazio  honetan,  energiaren  emari etengabean eraldaketa berriak bideratu ditzagun.

Elkargoa  abiatzeko,  1000  pertsonen  energia  batzea  ezinbestekoa  zaigu,  euskarazko  egunkaria  irakurtzen  jarraitu ahal izateko, www.aiaraldea.com web­gunea indartzeko, komunikabide berriak sortzeko... eta saretuko dugun elkargo horretako partaideak eta euren proiektuak indartzeko.

Zure energia Elkargoan batzeko prest zaude?

Elkargoan parte hartzea oso erraza da, lehenik eta behin DENBORA, DIRUA edo BIAK eman nahi dituzun erabaki behar duzu.

Ekarpen horren tamaina zehaztu behar duzu gero:

> 20 edo 50 ordu/urtean
> 50 edo 120 €/urtean

Elkargoan izena emateko elkargoa.aiaraldea.com web­ helbidean sartu eta zure erregistroa bete ahal izango duzu. Nahiago baduzu bidaliguzu telefonoz  mezu bat wathsaap edo telegram erabilita 688 647 942 zenbakira, eta deituko zaitugu guk.

Zalantzak badituzu  deitu edo idatzi iezaguzu eta jarriko gara zurekin harremanetan.

Elkargoko kide izateko erregistroa bete eta egun batzuetara etxean jasoko duzu

Elkargoko txartela eta zure kodea

Txartel eta kode honen bitartez elkargo kide izatearen abantailak probestu ahal izango dituzu; elkargoa guztiz saretu arte  kontzertu,  antzerki  eta  ekitaldietarako  sarrerak,  gailu  eta  bidaien  zozketak,  eta  aurrerago  azaldutako  bestelako onurak.

1000 lagunen energia batutakoan, elkarteak eta saltokiak bilduko dira

Elkargora 1000  lagunen  energia  batzea  da  gure  erronka  orain,  eta  hau  egindakoan  elkarteak  eta  saltokiak  saretzeari  ekingo diogu.    Aiaraldea  Herri  Elkargoak  bere  baliabideak  eskainiko  dizkie  elkargoko  kide  diren  saltokiei  (publizitatea egunkarian  zein  web­gunean,  ikus­entzunezkoen  ekoizpena,  diseinu  eta  itzulpengintza  zerbitzuak...)  eta  modu horretan,  saltokiek elkargoko  kide diren pertsonei abantailak eskainiko dizkiete; hala deskontuak euren produktu eta zerbitzuetan zein opariak.

Saltokiek zer jasoko dute trukean? Aiaraldea Komunikazio Leihoak eskaintzen dizkien zerbitzu horiek eta Elkargoko kide diren pertsonen fidelizazioa balizko bezero bezala.

Elkarteak  ere  antzeko  modu  batean  saretuko  dira  Elkargoan:  Aiaraldea  Komunikazio  Leihoak  bere  baliabideak eskainiko dizkie euren energia ekarpenaren truke;  kudeatzen dituen  komunikabideetan euren jarduera eta ekitaldien publizitatea doan  zein  Elkargoaren azpiegitura materialen erabilpenerako eskubidea (kamarak, ordenagailuak, gailu elektronikoak...), bai eta Elkargoak berak erostea erabakitzen duen azpiegitura berrien erabilera ere (tamaina handiko euskarriak  inprimatzeko  makinak,  soinu  ekipoak,  gaztelu  puzgarriak...  elkarteek  euren  eguneroko  lana  errazteko azpiegiturak azken finean).

Elkarrekin Aiaraldea euskaldunagoa eta dinamikoagoa egitea du xede egitasmo honek, zure energia batzeko prest zaude?



Informazio guztia elkargoa.aiaraldea.com web-gunean topatuko duzue.

Batu zure energia euskararen elkargoan!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago