
Aiaraldeko informazio guztia euskaraz, hurbiletik eta zuretzat.
Urtearen hondarretan, Aiaraldea Komunikazio Leihoak web-gunea, sakelako gailuentzako APPa eta komunikabidearen marka korporatiboa berritu ditu. Komunikazio proiektuaren arduradunek azaldu dutenez, iaz itxitako gogoeta estrategikoaren ondorio dira berrikuntza horiek eta datozen hilabeteetan oraindik eta aldaketa gehiago emango dira.
Aurten Aiaraldea Komunikazio Leihoak lehiaketa berri bat abiarazi du: Udako kronika multimedien lehiaketa. Sari nagusia 2 lagunentzako Marokora bidaia eta tourra izango da, gastu guzti-guztiak ordainduta. Informazio zehatza eta oinarriak beheragoko lerroetan. Animatu zaitez eta parte hartu! (Lehiaketan parte hartzeko Aiaraldean jaio, bizi edo lan egin beharra dago).
Orrialde berezia sareratu dugu 1979tik 2011ra udal-hauteskundeen emaitza guztiak jasotzen dituena.
Berriz ere Korrikak goizaldeko ordu txikietan zeharkatuko du Aiaraldea, eta euskahaldunek -Yogurinhak bezala- bi aukera dituzte, logureari eutsi eta gaupasa egitea edo goizean goiz jaikitzea. Eta zuk, zer egingo duzu? Ikusi nola moldatu den Yogurinha…
Igandean izango da Aiaraldea Komunikazio Leihoak sortu duen "Ene begiak eme" ikuskizuna. Guztira, eskualdeko 40 pertsona taularatuko ditu emanaldiak, eta arte diziplina ezberdinak uztartuko ditu. Generoaren eraikuntza eta deseraikuntza izango ditu ardatz, emakumeek bizi dituzten egoera ezberdinak oholtzaratuz. Besteak beste, ipuin musikatuak, antzerkiak, dantzak eta zuzeneko musika emanaldiak izango dira. Hala, formatu ezberdinen bidez jaiotza, haurtzaroa, gaztaroa, hilerokoa, erotismoa, maitasuna, zahartzaroa... landuko dituzte. Irailean hasi zituzten igandeko emanaldirako prestaketa lanak. Sarrerak eskuratzeko lehiatila 18:00etan irekiko da, eta 3 euro balioko dute. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta pase bakarra egingo dute. Bertaratzerik ez dutenek DVDan argitaratzera itxaron beharko dute, grabatu egingo baitute. Aurreratu dutenez, gabonetan jarriko dute salgai.
2013ko urriaren hirugarren egunean argitaratu zen Aiaraldea Egunkariaren lehenengo alea. Urtebete honetan, Aiaraldea Komunikazio Leihoak euskarazko herri komunikazioaren alde abiarazitako paperezko tresna berriak 19 zenbakiko uzta oparoa utzi digu. 12 hilabete hauetan euskaraz idatzitako 190.000 egunkari banatu ditu doan eskualdean, 3 milioi orrialde inprimatuz gertuko informazioa herritarrei hurbiltzeko, zer eta euskaraz egin ere.
Aiaraldea Komunikazio Leihoak egitasmo berri bati heldu dio: Aiaraldea Herri Elkargoa osatzea eskualdeko norbanako, elkarte, saltoki eta enpresekin.
30 urte bete dira uholdeek Laudio txikitu zutela, ezbehar hark 6 hildako eta ehunka zauritu eragin zituen herrian. Kalte ekonomikoak izugarriak izan ziren, herria berreraiki behar izateraino.
Aiaraldea Komunikazio Leihoak Aiaraldea eskualdean euskararen sustapenerako bide berria zabaldu du, sakelako aplikazioa. Aplikazioa Android eta IOS sistema eragileak dituzten gailuetarako egokituta dago, Google Play zein App Store denda digitaletan eskura liteke dohainik.
Aresketa Ikastolak antolatuta, ekainaren 16an Amurrion ospatuko den Araba Euskaraz jairako bideoklipa eta kanta aurkeztu dira gaur Gasteizen.
Araba Euskaraz 2013 bideoklipa eta kanta from aiaraldea komunikazio leihoa on Vimeo.
"Euskararen Leihoak" ikuskizuna antolatu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Abenduaren 30ean izango da, Amurrio Antzokian 19:00etan. Udaberrian argitaratuko da ikuskizuna bilduko duen DVDa