Sustatu logoa Teknologia albisteak
admeuskeraztald

adm.euskaraz.taldea

Artikuluak

Arartekoak Tafallako Udalari: Euskarazko arreta berma dezala!

adm.euskaraz.taldea
adm.euskaraz.taldea
2023-05-14 21:05

2023ko apirilaren 28an Nafarroako Arartekoak gomendioa eman dio Tafallako Udalari: Beharrezko neurriak har ditzala herritarrek administraziora euskaraz jotzeko duten eskubidea bermatzeko.

 

ETB3ren inguruko 2022ko aurrekontu akordioa, bete gabe

adm.euskaraz.taldea
adm.euskaraz.taldea
2023-04-16 21:16

Aurrekontuak onetsita, 2022. urtea hasi zen. Hilabeteak banan-banan igaro ziren, eta urtea amaitu zen. Gai honetan ere, PSOEk bere hitza jan zuen. Historia honetan harrigarriena ez da hori, baizik eta EH Bilduk akordio hori betetzeko inolako presiorik ez egitea. Akordio horren bidez argazkia egitea zen helburua?

"Donejakue Bidea" ele bitan jartzeko agindu dute

adm.euskaraz.taldea
adm.euskaraz.taldea
2023-04-05 09:37

“Plaza de la Constitución” kartela ele bitan jartzeko betebeharrik eza ebatzi zuen epaileari zuzenean aurka egin dio Nafarroako Administrazio Auzitegiak, argudio sorta batekin: Alkateak ez du eskumenik Euskararen Ordenantza saihesteko; “Plaza de la Constitución” edo “Camino de Santiago” ez dira Nafarroako Gobernuak onartutako toponimoak; ez dira izen bereziak, Erregistro batek babestuak; ez dira izen itzuliezinak (“Donejakue Bidea” normaltasunez erabiltzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean); afera hau Nafarroako Administrazio Auzitegiko Osoko Bilkuran erabaki zen (kide guztiak bilduta) eta Nafarroako Administrazio Auzitegiaren jurisprudentzia horrela finkatuta geratu zen (ele bitan jartzearen alde).

Burlatako Udalak euskararen ordenantza murriztu du

adm.euskaraz.taldea
adm.euskaraz.taldea
2023-04-02 21:25

Burlatako Udalak, agintaldia amaitzear dagoenean, Euskararen Ordenantza aldatu du (2023ko martxoaren 28an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean). Navarra Sumak eta PSN-PSOEk gehiengo osoa dutenez, ezin zen onerako izan: murrizketa izan da ondorioa. Euskaraz jakitea nahitaezkoa ez duten lanpostu guztietan, euskara meritu gisa puntuatzea aurreikusten zen orain arte. Hori desagertu da eta, beraz, aldaketa handien bezperan gaude.

Egonkortzeko prozesuek Administrazio elebakarra finkatu dute Nafarroan

adm.euskaraz.taldea
adm.euskaraz.taldea
2023-03-13 00:23

Nafarroako eremu mistora berriki sartutako Udal batzuek euskara puntuatzen hasi izana positiboa bada ere, oro har, egonkortze prozesuekin administrazio gaztelaniadun elebakarra bultzatu da Nafarroan, Euskararen Ordenantza saihestu dute eremu mistoko zenbait udalek, eta eremu “ez euskaldunean”, Arartekoaren gomendioei muzin eginez, kasu askotan atzerriko hizkuntzak baloratu dira, euskara baztertzen zen bitartean.

Kaleak euskaraz errotulatzeko aldarrikapena, euripean

adm.euskaraz.taldea
adm.euskaraz.taldea
2023-02-23 23:48

Euskarazko izenaren aldeko elkarretaratzea antolatu du gaur EDS-k eta euriari aurre eginez hainbat lagun batu gara. Euskara hizkuntz paisaiatik desagertzerik nahi ez dugulako. Epailearen oinarririk gabeko erabakiaren aurka.

Euskararen atzerakada Zizur Nagusian

adm.euskaraz.taldea
adm.euskaraz.taldea
2023-02-02 20:29

Zizur Nagusiko Udalak Euskararen Ordenantza murriztu du urtarrilaren 26ko Osoko Bilkuran. Honako hauek bozkatu dute murrizketaren alde: Geroa Baik, EH Bilduk, PSOEk eta AS Zizurrek (Navarra Sumak are gehiago murriztu nahi zuen).

Burlatako eragileak, Euskararen Ordenantza murriztearen kontra

adm.euskaraz.taldea
adm.euskaraz.taldea
2023-01-22 20:59

Hauek dira Navarra Sumak eta PSOEk egin nahi dituzten murrizketak: desagerrarazi nahi dute euskara meritu moduan puntuatzeko beharra, gaztelania euskararen aurretik jartzea aurreikusten da testu eta errotulazioetan (indarrean dagoen Euskararen Foru Dekretuaren aurka), kendu egin nahi dute D ereduaren aldeko kanpainak egiteko beharra eta euskara ikasteko migratzaileentzako kanpainak egiteko beharra, euskaldunen zentsua desagerrarazi nahi dute…

Arartekoak Erdialdea Garatzeko Partzuergoari: Berma dezala euskarazko arreta

adm.euskaraz.taldea
adm.euskaraz.taldea
2023-01-11 16:57

Arartekoak gomendio hau eman dio Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoari: Beharrezko neurriak har ditzala, berma dadin herritarrek Administraziora euskaraz zuzentzeko duten eskubidea. 2023ko urtarrilaren 3an eman zion gomendioa Nafarroako Arartekoak.

Nafarroako Administrazio Auzitegia, berriz ere lanpostu elebidunen kontra

adm.euskaraz.taldea
adm.euskaraz.taldea
2022-12-26 23:37

Nafarroako Administrazio Auzitegia eragozpenik handiena bihurtu da euskararen normalizaziorako, eremu mistoko udaletan. Aski da!

Jarraitu gaitzazu