Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gladys Saria 2026: Harritxu Gete, euskarazko itzulpen automatikoan aditua

Sustatu
2026-09-18 10:46

Harritxu Gete Ugartel (Donostia, 1991) irabazi du aurtengo Gladys Saria, ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzen dituen ekimena. Matematikaria eta hizkuntzaren prozesamendu informatikoan aditua da Gete. Sariduna hautatzeko epaimahaiak bereziki baloratu ditu euskarazko itzultzaile neuronalen garapenean egindako lana, genero-ikuspegiaren txertaketa eta neska gazteentzat inspirazio-iturri izateko erakutsitako konpromisoa. Glladys Saria PuntuEusek eta EHUko Informatika Fakultateak antolatzen dute, eta sarien 6. edizioa izan da 2025ekoa. Sari banaketa irailaren 24an izango da Donostian.

Sari banaketako ekitaldia hau izango da, eta izena ematea gomendatzen da (hemen)

  • Data: Irailaren 24a

  • Ordua: 18:00

  • Lekua: Santa Teresa komentua (Alde Zaharra, Donostia)

Ekitaldia aukera izango da gainera podkast bat aurkezteko, EITBk, Puntueusek, eta EHUko Informatika Fakultateak lankidetzan sortua eta urritik aurrera entzungai izango dena.

Saridunari dagokionez, Harritxu Gete ,atematikan graduatua da (EHU), eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduko masterra egin ondoren (espediente onenaren saria lortuz), Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduko doktorego-tesia defendatu zuen 2025ean Cum Laude aipamenarekin.

Bere ibilbide profesional osoa Vicomtech fundazioari lotuta egon da. Bertan praktiketan hasi, ikerlari laguntzaile moduan jarraitu eta, gaur egun, ikerlari gisa dihardu itzulpen automatikoaren zein hizkuntza-eredu handien (LLM) eremuan. 

Geteren lanaren ardatz nagusietako bat euskararen eta hizkuntza gutxituen garapen digitala sustatzea izan da. Eusko Jaurlaritzaren Itzuli eta Vicomtech-en Batua itzultzaile automatikoen garapen eta entrenamenduan parte hartu du; egunero 300.000 itzulpen-eskaera baino gehiago erantzuten dituzten tresna estrategikoak, hain zuzen ere.

Epaimahaiak nabarmendu duenez, Getek gizarte-sentsibilizazioan eta genero-berdintasunean konpromiso luzea du. Inspira STEAM programako mentorea da, Emakumeak Zientzian ekimenean boluntario aritzen da eta hainbat hitzaldi zein mahai-ingurutan parte hartu du emakumeen eta neska gazteen artean erreferenteak sortzeko asmoz.

Aurreko urteetako Gladys saridunak izan dira:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu