Proposamen batekin dator X10 kale-artista euskalduna: maiatzaren 7an, Azpeitiko Dinamoan, kale-arte tailer bat emango du. Bere ibilbideko adibide batzuk ikusi ostean kalera irtengo dira artistagaiak, begirada apur bat landu eta kaleak eskeintzen duenarekin jolastera. Bi ordu arratsaldea aprobetxatzeko, ez da aurretiko esperientziarik behar.
Izena emateko, hemendik. Osteguna 7, 18:00etatik aurrera bi ordu, Azpeitian.
X10 abilezia eta sormen handiko euskal artista anonimo-moduko bat da, gure Banksy. Hor goian itsatsita dagoen irudia, Gatzaga pilotalekuan markatu zuen Pi koadroa, frontoia berriztutakoan ere mantendu zuena Udalak. Jarri dugu irudia ze lan horren beste argazki bat aukeratu dute Dinamoak eta X10ek tailerrarena ilustratzeko.
Lehenago ere agertu izan da Sustatun X10. Artikulu honetan stencil edo txantiloiekin egindako batzuk eta bere iritzi batzuk atera genituen.
Beste aipu honetan, berriz, mikro-pertsonaiak kalean utziak, lan tridimentsionalagoa edo "eskulturala", eskala txikian bada ere.

Erantzun
Sartu