Teknologia albisteak

Orain Telegrameko ugazaba ere haserretu da Pedro Sanchezekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:09

Atzo 16:10etan argitaratu genuen Pedro Sanchez Espainiarako sare sozialen inguruan iragarritako neurriak, eta berehala irakurriko zuen Pavel Durov Telegram zerbitzuko ugazabak, bi ordu geroago Espainiako Estatuko Telegram kontuetara mezua bidali zuelako. "Egon adi, Espainia. Gardentasuna esijitu, eta zuen eskubideen alde borroka egin". Iruzkinak irakurri ditugu Telegram euskaraz konfiguratuta dutenak salbuetsita egon ote diren mezua jasotzetik, baina ez gaude seguru, batzuek jaso zutela ematen du, eta gazteleraz zutenek jaso gabe geratu direla ere bai.

Pedro Sanchezek asteon Dubaiko foro batean esanak letra etzanez jarriko ditugu, eta tartekatuta Telegrameko tekno-oligarkak neurri bakoitzari ikusten dizkion "arriskuak"

  • 16 urte izan behar gutxienez sare sozialak erabiltzeko.
    • ARRISKUA! Erabiltzaile bakoitzaren identitatea arakatzeko aurrekari bat ezartzen du, anonimotasuna arriskuan jarriz eta datu-bilketa masiboari ateak irekiz. Adimn txikikoekin gasten dena guztiengana heda liteke, eztabaida irekia itoz.
  • Sare sozial eta Interneteko zerbitzuen exekutibo eta zuzendariak erantzule izatea legez kanpoko eta gorrotozko edukien agerpenaren kasuan.
    • ARRISKUA! Gain-zentsura eragingo du honek, zeren plataformek apenas eztabaidagarria den ezer ezabatuko dutelako arriskuak sahiesteko, eta horrekin disidenrzia politikoa, kazetaritza eta eguneroko iritziak isilaraziko dituzte. Zure ahotsa izango da hurrengo statu-quo-ari desafio egiten badiozu.
  • Algoritmo manipulazioa zigortu, "burujabetasun digitala" kanpoko esku-hartzeen aurrean arriskuan jartzen denean.
    • ARRISKUA! Gobernuek aginduko dute zer ikusten duzun, kontrako iritziak lurperatuz eta estatuak kontrolaturiko oihartzun-ganberak sortuz. Ideian esplorazio librea? Akabo hori, propaganda apailaketak ordezkatua.
  • "Gorroto" eta "polarizazio" zantzuak arakatu, koantifikatu eta jarraitzeko sistema baten ezarpena.
    • ARRISKUA! Gorrotoaren definizio lausoekin gobernuari egindako kritikak zatikatzailetzat joko dituzte, itxierak eta isunak ekarriz. Oposizioa eragozteko tresna izan daiteke hori.

Espainiako Gobernuko presidenteak Twitter bidez erantzun du (sare toxikoetan jarraitzen du klase politiko ia guztiak bezala).

Irudia: Dirty Sanchez, hortik aurkitu dugun meme bat, lehengoan Elon Musk hori deitu ziolako Perrotxakurrari, "Sanchez zikina" eta tiranoa.

Gogoratu honen guztiaren azpian zer dagoen:

Erantzun

Sartu