UEUk Artizarra sare sozial berritua sareratu du. Baliabide hau 2018an jarri zen martxan euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala izan eta komunitate hori trinkotzeko helburuarekin. Orain erabilterrezagoa da eta itxura berrituarekin dator. Une honetan 1.000 kidek osatzen dute bertako komunitatea.
Artizarra proiektuak UEUren Inguma datu-basean du abiapuntua. Ingumak azken 50 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz idatziz eta ahoz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du, baina pertsonen arteko harremanak bideratzean motz geratzen zen. Webgune gisa 25 urte bete ditu Ingumak, eta Argiaren 2026ko Interneteko saria jaso berri du.
Artizarraren zioa zera da, komunitate zientifikoaren partaideak saretzea, honelakoak egiteko adibidez: laguntza-eskeak, eztabaidak eta galdera-erantzunak bideratzeko foroak; adituen bilaketa; adituen lanen jarraipena; norberaren ekoizpena eta curriculum vitae zabaltzea...
Zihara Enbeita da Artizarraren arduraduna, eta UEUren albiste honetan bideoa ere baduzue non berak azaltzen duen berrikuntza.
Probatu: Artizarra.eus
Erantzun
Sartu