Teknologia albisteak

Algaraka dator, umorezko bakarrizketen lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-17 : 17:01

Maiatzean jokatuko da Algaraka bakarrizketa lehiaketa. Bergarako Jardun Euskara Elkartea eta Goiena Komunikazio Taldea dira antolatzaileak eta lau saiotz osatutako da egitaraua. Bakarrizketariek izena emateko aukera ostirala arte dago, apirilaren 19a arte, Algaraka.eus  webgunean egin daiteke.

Algaraka umorezko bakarrizketa lehiaketa da. Euskarazko stand-up eta bakarrizketagintzaren loraldiaren erdian antolatu dute. Lau ekitaldi egingo dira maiatzean, Bergaran, Urretxun eta Zumaian kanporaketak, eta azken finala maiatzaren 31n berriz Bergaran. Ekitaldietan aurkezle Miren Nogales eta Jon Olivares aktoreak arituko dira.

Sariak daude eta epaimahai batek erabakiko ditu irabazleak. Idoia Torregarai, Josu Zubia (Potx pailazoa) eta Aner Peritz dira epaileak. Eta sariak, honakoak:

  • Lehen saria: 1.000 euro + Bergarako tostoiak eta erreilenoak
  • Bigarren saria: 600 euro + Bergarako tostoiak eta erreilenoak
  • Bergarar onena: 250 euro (bonuak, herrian erabiltzeko)
  • Publikoaren saria: Bergarako Zumelaga jatetxean afaria eta Lamaino Etxeberri nekazari-etxean gaua eta gosaria.

Informazio gehiago: Algaraka.eus  

Erantzun

Sartu