Datorren hilaren 5ean, Xabier Amurizak bi emanaldi eskainiko ditu Xalbadorren omenez Mondragon Unibertsitatearen Humanitate Fakultatean, Eskoriatzan. Omenaldiak izen hau du: Xalbador, 25 urte geroago.
Non hago, Urepeleko artzaina? Hori izan da, Xabier Letek lehenengo eta Erramun Martikorenak gero, lau haizeetara zabaldu duten oihua Xalbadorren arima herratua aurkitu guran. Orain, berriz, Xabier Amurizak egin du beste saio bat Urepeleko bertsolariaren handitasuna erakuste aldera. Bat-bateko bertsoetan oinarrituz (beraz, alde batera utzita Odolaren Mintzoa eta beste bertso jarriak) ordubete eta laurdeneko ikuskizuna sortu du. Azaroaren 5ean bi saio emango ditu Amurizak MUNIren Humanitate Fakultatean. Goizean ikasleentzat bakarrik. Arratsaldekoa, ordea, irekia izango da, nahi duenarentzat. A capella kantatuko du. Gonbidaturik zaudete.
Erantzun
Sartu