Teknologia albisteak
1

Euskal Herriko hiru hormairudi munduko lehiaketa bateko onenen artean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-01-14 : 17:11

Street Art Ciries webgune eta aplikazioak (streetartcities.com, kaleko artea dokumentatzeko gunea) urteko munduko mural edo hormairudi onenak aukeratzeko lehiaketa antolatzen du, eta 2022ko 100 onenen zerrenda argitaratu du. Bozketa bidez urtarrilaren 20a arte aukeratu daiteke, eta ondoren hamar onenen arteko beste selekzio fase bat egongo da. Ehun aukeratuetan, Euskal Herriko hormetan ikus daitezkeen hiru lan daude.

Ondarroako horma Antiguako Ama hiribidean dago, eta herriko arrantza-sareen konpontzaileei dedikatua dago, emakumezkoen langintza tradizional bat. Murales Lian artistaren obra da.

Euskal Herriko hiru lanak dira, Pasaiako horma hau, Nexgraff artistarena (Nextor Otaño). Murala Pasaiako Trintxerpeko Ziritza eraikinaren fatxada batean dagp, Gernika plazan. Illunbe Musika Eskolak, 50. urteurrenaren harira, sustatu zuen eta irudikatzen ditu hiru kontzeptu, emakumezkoa, musika eta POasaiako langintza tradizional bat, arrantza.

 

Tuterako horma batean dago hirugarren lana, Platonen Taberna du izenburua. Tabernako bezeroen arteko elkarrizketa isil bat, eta Platonen leizean bezala, guk ikus ezin dezakegun zuzentzen zaio pentsamendua. Cabezako Andre Mariaren kalean dago, parke bati begira. Egileak dira Edgar Goas 'Wedo' galiziarra eta Nil 'Slim' Safont katalana.

Hiru hauetako baten alde egin nahi baduzu hemen Street Art Cities lehiaketako orria.

Ez da webgune horretakoa munduko muralen artean egiten den lehiaketa-hautaketa bakarra. Widewalls izeneko webguneak 2017an egindako aukerekan, Baionako hormairudi bat hautatu zuten urteko onena, 55 lanen arteko hautaketa baten ondoren. Deih artista espainiarrak slortu zuen Point de View jaialdi baioneserako, Ulysse Darraca karrikan.

Erantzunak

2023-02-03 : 09:32

Azkenean, euskal adibide hauetarik batek 3. postua lortu du: Ondarroako horma, herriko arrantza-sareen konpontzaileei dedikatua eta Murales Lian artistaren obra izan da. Holandako eta Buenos Airesko lan banaren atzetik geratu da, ikus https://streetartcities.com/best-of/2022 orrian sarituen hurrenkera.

Erantzun

Sartu