Teknologia albisteak

Streaming plataformak: euskal edukien agerpena albiste da uda honetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-26 : 10:45

Netflix eta Amazon Prime Video euskarazko bikoizketak eta azpidatziak eskaintzan hasi dira uda honetan jarraikortasun nabarmen batekin. Netflixeko lehen bikoizketa uztailean izan zen, baina materiala gehitu dute harrezkero. Amazonen azpidatzi absurdo batzuekin hasi ziren udaberrian, baina udan zehar estreinaldi estandarragoak hasi dira euskaraz eskaintzen. Streaming zerbitzu handietan aparte geratu dira oraingoz Disney Plus eta HBO Max. Bada zer kontsumitu erabiltzaile euskaldunen artean, eta gogora dezakgun Behategiak aztertu duena, Euskal Herriko populazioaren erdia baino gehiago plataformen kontsumitzaile edo harpidedun dela, eta portzentaia are handiagoa dela euskaldunen artean 

Azken egun eta asteetako eduki euskaldunei dagokienez, Amazon Prime Videon daude euskarazko bikoizketarekin film hauek gutxienez: Copshop, La vie escolaire, Moonfall eta The 355. Uste dugu kasu horietan euskarazko azpidatziak badaudela, eta gainera Amazoneko beste hiru film hauek ere azpidatziak dauzkate: Thirteen Lives (Tailandiako leizezuloko erreskateaz), Anything's Possible, eta gaurdanik bertatik Samaritan, Sylvester Stallone protagonista duena.

Netflixeko kasuan, haurrentzako moduko materiala bikoiztuta txukun azaltzen hasi9 da. The Sea Beast aipatuaz gain, Super Giant Robot Brothers eta Lost Ollie telesailak (azken honetakoa hartu dugun pantaila-irudia), eta Rise of the Teenage Mutant Ninja Turtles film luzea.

Netflixen azpidatziekin agertu direla honako hauek ere ziurta dezakegu, bikoiztuak daudenez aparte: The Next 365 Days, Day Shift, Purple Hearts, The Gray Man, Spiderhead, Hustle eta Interceptor, denak 2022ko estreinaldiak, eta Resident Evil telesaila.

Berritasun hauen berri izateko, bikoizketez informatzen du oraingoz Zer Non Ikusi webguneak, baina asmoa dute azpidatzien berri ematen hasteko. Pantailak Euskaraz ekimenak ere txintxo informatzen du Twitter bidez

Erantzun

Sartu