Teknologia albisteak
1

Korrika zuzenean, ikus-entzunezko arrakasta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-04-04 : 09:59

22. Korrika honen ezaugarri nabarmen bat zuzenean bide osoa 10 egunez jarraitzeko gaitasuna da. Youtube kanalean edo ETBren webgune berezian, 24 orduz hor da, eta edozein unetan ehundaka lagun ikusten ari direla ematen du. Asteburuan elurrarekin batera ikusi diren irudiek, epikaren eta estetikaren sublimazio hori, lagunduko zuten agian ikus-entzunezko bereziaren arrakastan. Albiste hau argitaratzeko unean, adibidez, 700 ikusle konektatuta.

Hemen ere itsatsiko dugu zuzenekoa kapsulatzeko kodea:

Asteburuko ibilerek eman dituzten irudien artean, beste hainbat bideok jasotakoak. Adibidez, txio honek 150.000 ikustaldi pasa ditu.

Korrikaren furgonetari bultza egin behar izan dioten unea ere hor da (bi pasartetan gutxienez gertatu dela jakinarazi du AEK-k)-

Elurrik gabe ere, gaua dela eta edozein herritan, emozioa beti:

Kontrastean, epikoak izatea gustatzen zaigula, baina horrek benetan euskaltzale bihurtzen ote gaituen... Oier Araolazaren hausnarketa:

Euskararen etorkizuna gauez elurretan korrika heroikoak egitearen esku balego salbatuta legoke. Terrazan lagunekin euskaraz egiten baino hobeak gara ehunmillak korritzen.

Baina tira, hor dugu, eta balio beza irribarre bat ateratzeko ere... honako azpiko hau gaztelerazko txiste gisa ere ikusi dugu, baina itsatsita, horra euskaraz:

Erantzunak

2022-04-06 : 23:38

Hamaika Telebistan ere bai! Hamaika Telebistan ere bai!

https://www.hamaika.eus/zuzenean.html

Hamaika Telebistakoak dira kamararekin dabiltzanak
Aupa KORRIKA!

Erantzun

Sartu