Aurreko asteetan urrats batzuk eman ondoren, agerpen sendoago egin izan dute astean Bakarrik Edo Bi audio-gela edo podkast sozialak Twitter Espazioan, eta Pilula Gorria Twitch-eko zuzeneko elkarrizketa saioak. Zuzenekoak izan ziren, baina ez dira joandako hautsa... bi edukiak artxibatuta geratu dira. Eneko Oroz-ek podkast modukoa sortu dio Bakarrik Edo Bi-ri, eta Lord Draugr-ek Youtubeko kanal propioa Pilula Gorriari.
Eneko Oroz Ameslariak honako grabatu zuen audio saioa. Eta hemen ere jotzeko moduan utzi digu, baimenarekin.
Elkarrizketan, Xabier Alkiza bikoiztailea batez ere Pantailak Euskaraz-en izenean, eta Iruñe Astiz Arkkuso 3000 Twitzekoa. Baina beste lagun batzuk ere sartu ziren berriketara, hala nola Maitane Jungitu Game Erauntsikoa edo Maite Goñi gauza guztietakoa. Badirudi Bakarrik Edo Bi honek podkast izaera klasikoa ere izango duela aurrerantzean, eta hementxe RSS jariora harpidetza. Bestela adi Orozen blog honetara (Ekintaekin).
Hona Twitter aplikazioan nola ikusi/entzun zuten interakzioa saioarekin bat egin zutenek:
Pilula Gorriari dagokionez, hemen Aitziber Garmendiari egindako elkarrizketa (eta hasierako intro eta kotilleoak).
Batean zein bestean 80 lagun inguru elkartuko ziren entzule gisa, eta batean audioan eta bestean Twitch-eko txataren bidez, egon zen publikoaren interakziorik ere, zuzeneko formatu berri hauek utzi ohi duten bezala.
Lord Draugr delakoaren produktu honek halako misterio aura batean jarraitzen du, ea nor dagoen hau ekoizten (ze euro batzuetako ekoizpen lana badagoela dirudi). Elkarrizketatzaile-egilea, behintzat, jakin dugu nor den, ez zen sekretu larri bat ere: Jon Arakama Goikoetxea da Lodr Draugr, Etxarri Aranazkoa da. eta bere eskualdeko tokiko hedabidean, Guaixen, elkarrizketatu zuten duela gutxi.
Erantzun
Sartu