Teknologia albisteak

Pilula Gorria, hamabosteroko saioa Twitchen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-16 : 09:43

Bihar azaroak 17, asteazkena, Pilula Gorria izeneko Twitch-eko zuzeneko emanaldia estreinatuko da. Elkarrizketa saioa izango da, hamabosterokoa, Lord Draugr delako youtuberrak egina. Lehen gonbidatua Aitziber Garmendia aktorea izango da.

Berria egunkariak aurreratu zuenez, "Elkarrizketatuei hamar galdera zirikatzaile egingo dizkiegu: horietatik zortzik pilula gorriak izan beharko dute; hau da, erantzun egin beharko dira. Bi galderatan pilula urdina hartu ahalko dute, eta ez erantzun: txanda-pasa egin, alegia·". Hurrengo gonbidatuen artean Nogen eta Chill Mafia musika taldeetako kideak egongo dira.

Pilula Gorria jarraitzeko:

Lord Draugr delakoa kazetaria omen da, nafarra nonbait, baina ez du izen-deiturarik ematen. Youtubeko kanal bat du, arrakasta dexentekoa. Bloga ere badu, Youtubeko kanala bezala hori ere nagusiki gaztelaniaz. Produktu berria, euskarazko Pilula Gorria, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak babesten du, Berriaren arabera.

 

Erantzun

Sartu