Teknologia albisteak

Nola atera testu garbia JPG irudi batetik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-21 : 09:03

Testu informazioa PDF bateara kondenatzea okerra bada, are okerragoa JPG edo beste irudi formatu batean gordetzea delako ekitaldi baten inguruko informazioa. Irudi horietatik testua nola erauzi esplikatuko dugu artikulu honetan, Google Drive-ren laguntzarekin.

Aurreko asteburuan argitaratutako albiste honen informazioa irudi batean iritsi zitzaigun. Irudiari begira, mekanografia idaztea da modu bat, baina zerbait praktikoagoa nahi dugu. Kasu bera astelehenean ikusi genuenean irudiz banatu zela lehenbizi Urriaren Hemezortziko Adierazpena, hortik ere metodo honekin atera genuen testua; baina adibideari dagokionez, lehengo asteko irudiarekin egindakoa deskribatuko dugu.

Lehenengo eta behin, irudian agertzen den testu pusketari erreparatu diogu, eta Google bilaketa egin, ea inon testu formatuan aurkitzen ditugun hitz horiek, erraz kopitsasteko. Baina ez, ez dugu testa aurkitu.

Testu faltan... Google Drive erabiliko dugu. Drive ireki, eta kargatu fitxategia, igo irudia.

Kargatu da elementua. Check berdearen ikonoan klikatuz, karpeta ikono bat agertuko da, eta horrekin gordeta geratuko da. Itzul gaitezen Drive orri nagusira.

Han agertzen zaigun elementuan, saguarekin pasa gainetik, eta saguaren eskuin-botoian klikatuz agertzen zaizun menuan aukera hau egin, Ireki honekin, eta jarraian, Google Dokumentuak.

Sortzen den dokumentua Google Doc bat izango da, eta lehenbizi irudia bera agertuko da itsatsita, baina haren azpian, testua. 

Ikusi bezala, testuak formatu elementuak ere hartzen ditu (kolore, efektu eta tamainak, adibidez), eta hortaz, gomendagarria izan daiteke "garbitzea" TXT hutsera pasatuta. Horretarako pista duela gutxi eman dizugu: Caret luzapena erabili, testu huts garbian idazteko.

Eta hori da kontua.

Erantzun

Sartu