Bart gauean eman dituzte 2021eko zinemako Oscar sariak, eta film onenarena Nomadland filmak eroan du. Film horrek aparteko iruzkina merezi du eta beste artikulu batean kargatuko dugu geroxeago, baina eman diezaiogun errepasoa palmaresari bitartean.
Bestalde, hemen duzue 2021eko Oscarren palmares osoa:
- FILM ONENA: "Nomadland". Gogora daitezke beste nominatuak, horietan ere badaude eta film onak: The Father, Judas And The Black Messiah, Mank, Minari, Promising Young Woman, Sound of Metal, The Trial of the Chicago 7.
- ZUZENDARI ONENA: Chloé Zhao ("Nomadland"). Emakumezko zuzendari honen aurreko bat berreskuratzeko unea ere izan daiteje: The Rider, 2017koa.
- EMAKUMEZKO AKTORE ONENA: Frances McDormand ("Nomadland").
- GIZONEZKO AKTORE ONENA: Anthony Hopkins ("The father"). Zahartzaroko dementzia duen gizon baten rolean, bikain Hopkins, kritikariek diotenez.
- BIGARREN MAILAKO EMAKUMEZKO AKTORE ONENA: Yuh-jung Youn ("Minari"). Etorkizun korear batzuk AEBetako erdialdeko nekazal-guneetan..
- BIGARREN MAILAKO GIZONEZKO AKTORE ONENA: Daniel Kaluuya ("Judas and the black messiah"). Kaluuyaren rola, Fred Hampton Black Panther alderdiko liderrarena. Bera da mesias beltza, eta filmeko Judas, berriz, FBIk infiltratu zuen txibatoa. Benetako gertaeretan oinarritua.
- ANIMAZIOZKO FILM ONENA: "Soul", Pixar animazio etxearen azkena.
- GIDOI EGOKITU ONENA: Christopher Hampton eta Florian Zeller, "The father".
- JATORRIZKO GIDOI ONENA: Emerald Fennell, "Promising Young Woman". Me Too gaiaren inguruko mendeku film interesgarri bat da.
- ATZERRIKO hizkuntza bateko FILM ONENA: "Druk" (Danimarka). Donostiako Zinemaldian ere saritu zuten, mozkorkeriaren inguruko film daniar hau. Nominatuen artean, merezimenduak ditu Colectiv errumaniarrak, zeina aipatu genuen hemen Sustatun.
- JATORRIZKO ABESTI ONENA: "Fight for You" ("Judas and The Black Messiah”). Musika: H.E.R. eta Dernst Emile II. Hitzak: H.E.R. eta Tiara Thomas.
- JATORRIZKO SOINU BANDA ONENA: "Soul" (Trent Reznor, Atticus Ross eta Jon Batiste).
- SOINU ONENA: "Sound of Metal" (Nicolas Becker, Jaime Baksht, Michelle Couttolenc, Carlos Cortés eta Phillip Bladh).
- JANTZI ONENAK: Ann Roth, "Ma Rainey's Black Bottom".
- ANIMAZIOZKO FILM LABUR ONENA: "If Anything Happens I Love You".
- FILM LABUR ONENA: "Two Distant Strangers".
- ARGAZKILARITZA ONENA: Erik Messerschmidt, "Mank".
- FILM LUZE DOKUMENTAL ONENA: "My Octopus Teacher", Pippa Ehrlich eta James Reed. Berriz ere, kategoria honetan zegoen Colectiv, eta irabazi duen olagarroaren istorio horrekin alderatuta... Atal honetan beste bi film dokumental bikain nominatuta zeudela ere esan dezakegu: Time (Estatu Batuetako espetxe-sistema eta beltzak) eta Crip Camp (desgaitasuna duten gazte batzuen udako kanpalekua, eta bizitza esperientziak)
- FILM LABUR DOKUMENTAL ONENA: "Colette".
- EDITATZE ONENA: Mikkel E. G. Nielsen, "Sound of Metal".
- MAKILLAJE ETA ILE-APAINKETA ONENA: Sergio Lopez-Rivera, Mia Neal eta Jamika Wilson, “Ma Rainey's Black Bottom”.
- EKOIZPEN ARTISTIKO ONENA: "Mank" (Donald Graham Burt eta Jan Pascale)
- EFEKTU BEREZI ONENAK: Andrew Jackson, David Lee, Andrew Lockley eta Scott Fisher, "Tenet".
Erantzun
Sartu