AppleTV+ streaming zerbitzua duela egun batzuk inauguratu zenean AEBetan, Euskal Herrian ere hala izan zen (Frantzia eta Espainiako zerbitzuen bitartez), baina ez da hala gertatzen Disney+ streaming zerbitzuarekin, zeina aste honetan ireki den AEBetan, baina Euskal Herrian 2020ko martxoaren 31n irekiko da (kasu honetan ere, Espainiako eta Frantziako irekierengatik noski).
AEBetako irekierak dagoeneko han oso populatua dagoen streaming zerbitzuen merkatua are gehiago betetzen. Netflix eredua esan genezakeena, makina bat eduki-hornitzaileren eredua da jadanik: Amazon Prime, HBO, Hulu, Apple TV+ eta orain Disney+.
Prezioaren aldetik, Netflix prezioak AEBetan oinarrizko hileko 9 dolarretik premium-eko 16 dolarretara doa. Disney+ prezio bakar oso lehiakorrean dator, 7 dolar hileko. Horrekin batera, katalogoa du inportantea. Frankiziak eta markak joan da erosten Disney azken urteetan eta orain izen hauen guztien jabe da: Disney bera noski, Pixar, Marvel, Star Wars eta National Geographic-en ikus-entzunezko kanalak.
Hala ere, AEBetako estreinaldiarekin, Disney+-en hutsuneren batzuk ikusi dituzte erabiltzaileek:
Azken aukera horretan, badirudi bakoitza bere bidetik doala: Netflix ezagun egin da telesailak danbateko batez, atal guztiak batera, jartzeagatik. AppleTV+-ek erabaki omen du sail gehienak hiruko bloke batekin hastea, eta gero asteroko ale-banaketarekin jarraitu. Disney+-en oraingoz, asterokoa.
Hortaz, Star Wars unibertsoan kokatutako telesail anbiziotsu hau, The Mandalorian, abendura bitartean emango dute, zortzi astean, plataforma berrian.Amaituko dira aleak hain justu 9. episodioko filma estreinatu baino lehen. Disney+ Euskal Herrian hasten denean, martxoaren 31tik aurrera, orduan asteroko aleekin banatuko dute telesail hau?
Bitartean, BitTorrent teknologia ere hor dago, material pirata lortzeko. The Mandalorian-eko lehen atala hortxe dago, eta hurrengoak ere Disney+en agertu ahala eskuragarri egongo dira, Euskal Herrian eta mundu guztian.
Erantzun
Sartu