Atzo aipatu genuen nola Disney Plus-en euskara txertatzeko eskaera bat dagoen. Ba, hain zuzen ere, atzo iragarri zuen Disneyk zein ekoizpen helburu dituen datorren urteetarako, eta streaming plataformaren indartze erradikal baten alde egin behar dutela dirudi. Hori, eta eduki formula frogatuak infinitoraino bultzatzera doazela (Star Wars eta Marvel frankiziak, baina baita beste hainbat arrakastatakon pertsonaien spin-off eta luzapenak, prekuelak eta abarrak).
Batetik, Disney+ streaming zerbitzua bikoitza izango da: Disney+ eta Star, biak batera. Euskal Herriko prezioetan, igoera bat izango da, eta hileko 7 eurotatik 9 eurotara igaroko da harpidetza otsailaren 23tik aurrera, eta horrela, harpidetzarekin bi zerbitzu paralelo egongo dira telebistan.
Star nagusientzako edukia izango da, nolabait. Estatu Batuetako FX, ABC eta Fox ekoizle eta telebisten edukia bideratzeko plataforma. Disney+ markak "familia" kutsua izango du edukietan, aldiz.
Eta eduki horretan, egin diren iragarpenetan film dexente aipatu dituzten arren, batez ere telesailen aldeko apostua nabarmentzen da. Hain zuzen ere, 10 telesail garatzen hasi dira Star Wars unibertsoa ardatz dutela, eta beste 10 (HAMAR!!!) Marvel sagekin lotuan. Disney eta Pixar aliantzaren eskutik, beste 15 telesail.
Hau da, Disney kontsumoaren ardatza etxeko telebista izango dela argi dago, eta Marvel film berri batzuk aretoetan estreinatuko diren arren; beste saiakera bat ere egingo dute: hurrengo animazio estreinaldi handia, Raya animazio filma, aldu berean joangpo da streaming zerbitzuan eta zine aretoetan. Aurreko estreinaldi handia, Mulan remake-a, bakarrik streaming-ean egin zuten, baina orain formula misto batekin saiatuko direla ematen du.
Hain zuzen ere, Rayarekin Disneyk esandako formula bera iragarri du 2021erako bere zineko estreinaldi guztieatarako Warner ekoiztetxeak: aretoko estreinaldiekin batera, HBO Max plataformak emango ditu Estatu Batuetan film horiek. HBO Max da streaming zerbitzuaren izena AEBetan, non desberdina den zerbitzu HBO orokorretik (kable bidezko telebista jarraitua baita hori). Euskal Herrian HBO streaming zerbitzua da Hego Euskal Herrian, eta ez dago Iparraldean.
Disneyk atzo iragarri zituen guztien kontaketa ilustratu on bat Eneko Ruiz kazetariak egin du gaztelaniaz hari honetan, interesa baduzue.
Irudian, Star Wars ekoizten duen Lucasfilm adarrarekin Disneyk garatuko dituen hurrengo proiektuak (tartean beste frankizia batzuetakoak daude, hala nola Willow eta Indiana Jones).
Erantzun
Sartu