Munduko 2. webgunerik arrakastatsuena da Youtube (Facebooken ostean). Milioika eta milioika bideo kargatzen eta ikusten dira egunero-egunero, horietako batzuk sekulako arrakastarekin, gainera. YouTubeko Most Viewed zerrendan biltzen dituzte unean unean gehien ikusi diren bideoak. Ia guztiak ere abestiak dira, eta PlayList honetan ikusi/entzun daitezke guztiak. Aurreneko 5 tokietan, 4 bideo-klip historiko eta film labur bat: "Gangnam Style", "See You Again" (Charlie Puth), "Sorry" (Justin Bieber), "Uptown Funk" (Bruno Mars) eta "Masha eta Hartza" telesaileko marrazki bizidunak.
Youtuben gehien ikusi diren 80 bideoak Most Viewed zerrendan biltzen dira; Ingelesezko Wikipedian ere badago aipamena. Bideo horien artean daude "Billion View Club" taldekoak, hau da, 1.000 milioi ikustaldi baino gehiago izan dituztenak. 2015. urtera arte bakarrik 2 bideo "Gangnam Style" eta "Baby" (Justin Bieber) zeuden talde horretan; azken 2 urteotan izugarri handitu da Youtubeko trafikoa eta beste 66 bideo ere iritsi dira zifra horretara. Zerrendako aurreneko hamabiek, gainera, 2.000 milioi bisitaldi ere lortu dituzte.
Zerrendako bideorik gehien-gehienak bideo musikalak dira (80tik 77); eta horietatik 54 Vevo bideoak dira (Universal eta Sony konpainiek sortutako bideo-hosting zerbitzua). Nagusitasuna demasa da.
Mila milioi ikustaldira bizkorren iritsi diren bideoak "Hello" (Adele) eta "Despacito" (Fonsi) izan dira. 87 eta 97 egun behar izan dituzte, hurrenez hurren, 1.000 milioi ikustaldiko muga gainditzeko. Fonsiren Despacito da, gainera, 2.000 milioi ikustaldi azkarren lortu dituen bideoa, 154 egune eskasean lortu baitzuen errekorra. Bigarren bizkorrena Sorry (J. Bieber) izan zen, baina urte bete baino gehixeago behar izan zuen kopuru horretara heltzeko.
Une honetan, 2017ko ekainean, Justin Bieber da TopTop zerrenda horretan bideo gehien dituen abeslaria (4 abestirekin). Bere atzetik datoz Taylor Swift eta Calvin Harris, hiruna bideorekin, eta beste talde zabal bat bina bideorekin: Katy Perry, Fifth Harmony, Psy, Adele, Ellie Goulding, Shakira, The Weeknd, eta Ed Sheeran.
Erantzun
Sartu