Teknofiloen albistegia

Bilboko Euskara Saria 2017: Uriola.eus

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-08-21 : 11:41

Bilboko Aste Nagusiko ostegunean, abuztuaren 24an, arratsaldeko 17:00ean, Hau Pittu Hau euskaldunon konpartsak Euskara Saria emango du. Aurtengo sariduna URIOLA izango da.

Hau Pittu Hau Konpartsak Euskara Sariaren bidez Bilbon eta Euskal Herri osoan euskararen alde hainbat eta hainbat taldek eta lagunek egindako lana saritu nahi du Aste Nagusian.

Aurtengo Euskara Saria Uriolari eman nahi diogu. Uriola Bilboko euskarazko komunikabide digitala da. Tokiko albisteak eskaintzen dizkigu geure hizkuntzan eta, gainera, euskaldunon eta herri mugimenduko eragileon topaleku birtuala ere bada, albisteak eta agenda trukatzeko lekua. Bilboko auzoetako jaien berri izan nahi duzu? Uriolan aurkituko duzu. Aste Nagusiaren jarraipena egiten duen medio euskaldun baten bila zabiltza? Uriola da zeure komunikabidea.

Uriolak bilbotarroi euskaraz bizitzea errazten digu. Gertuko albisteak euskaraz eskainiz ezinbestekoa den esparru bat betetzen du: Bilboko berriak jasotzea, gertukoak, baita hainbat eragilek antolatutako ekimenen berri izatea ere. Eta erdarazko medioetara jo beharrik gabe. Gainera, denok osatzen dugu Uriola: laguntzaileok, eragileok, irakurleok,… denon laguntzarekin egiten du aurrera eta denon topalekua da.

Euskarazko komunikabideak indartuz euskaraz bizitzeko ateak zabaltzen ditugu. Horregatik bilbotar euskaldunoi dei egin nahi diegu euskarazko komunikabideak indartu, kontsumitu, zabaldu eta erreferentzial bihurtzera.

Jatorrizko informazioa: Bilboko EHE.




Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
.eus-ena http://www.referendum.eus da, https ga... (PanderetaZalea ||*||)
PuntCat Fundazioak errefere..., 2017-09-18
Erabiltzailearen aurpegia
Pasa den astean, Lakuan, Urruzuno lehiaketaren ... (Gari Berasaluze)
Agur soziala: gizonezkoari ..., 2017-09-12
Aaaaa! Bidaltzeko zerrenda egitean zuek sartzea... (fernando.morillo.grande)
"Sorginetxe istorioak", Fer..., 2017-09-07
Erabiltzailearen aurpegia
Eskerrik asko azalpenengatik, Txopi! (Sustatu.eus)
Software libreko lizentzia ..., 2017-08-10
Erabiltzailearen aurpegia
Kaixo: Artikuluaren lehen esaldiak hau dio: ... (Txopi)
Software libreko lizentzia ..., 2017-08-10

»» Jardun osoa