Teknologia albisteak
6

Julio Soto eta Xabi Maia dira Nafarroako bertsolari txapelketako lehen finalistak

Erabiltzailearen aurpegia
2017-03-20 : 12:09

Nafarroako Bertsolari txapelketa final aurrekoetan sartu da asteburu honetan. Larunbatean Beran jokatu zen saioan egungo txapelduna nagusitu zen eta hortaz, apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izanen den finalerako txartela eskuratu zuen, lepo betetako Berako Kultur Etxean. Biharamunean, Antsoain, Xabier Maia elizondarrak lortu zituen puntu gehien eta hortaz, bere lehen finalerako urratsa eman zuen. Datorren igandean izanen du segida Nafarroako Bertsolari Txapelketak, Agoitzeko Kultur Etxean, 17:30ean. Han ariko dira kantuan Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Patxi Castillo eta Oier Lakuntza. Saio hori bukatutakoan jakinaraziko da Anaitasunako finalean parte hartuko duen zortzikotea.

Guztia irakurri (erran.eus) »»

Txioak (6)

Erantzun

Sartu