2014ko urtarrilean atxilotu zutenetik, behin-behineko espetxealdian izan dute Arantza Zulueta abokatua: epaiketarik gabe, urrunduta eta bakartuta. Hiru urteren ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalak atzo jarri zuen egoera hori amaitzeko bidea: 20.000 euroko bermea ordainduz gero, kartzelatik ateratzeko aukera eman dio Zuluetari. Abokatua Cadizko Puerto III (Espainia) kartzelan dute, Euskal Herritik 1.000 kilometrora baino gehiagora.
[EGUNERATUA] Aske geratu da Arantza Zulueta, 20.000 euroko bermea ordaindu eta gero berria.eus/albisteak/1320… pic.twitter.com/Qr1xJuYQO8
Erantzun
Sartu