Teknologia albisteak
58

Luhusoko bost atxilotuak aske uzteko agindu du epaileak

Erabiltzailearen aurpegia
2016-12-20 : 17:59

Auzipetuta, baina aske utziko dituzte Luhuson atxilotutako bost lagunak. Epailearen aurrera eraman aurretik prokuradoreak hartu die deklarazioa, eta hark epaileari eskatu dio bost lagunak auzipetu bai, baina baldintzapean libre uzteko. Horixe erabaki du epaileak. Jean Noel Etxeberri Txetx Biziko koordinatzailea, Beatrice Molle-Haran kazetaria, Mixel Berhokoirigoin laboraria, Mixel Bergouignan enpresaria eta Stephane Etxegarai Etxe musikari eta bideogilea datozen orduetan aterako dira libre.

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (58)

Erantzun

Sartu