Lehenago ere aipatu izan dugu Sustatun SpaceX. Nazioarteko Espazio Estazioa hornitzeko hainbat bidai egin ditu SpaceX-ek, eta 2017tik aurrera astronautak espazioratuko ditu. Horretarako suziriak berrerabiltzea funtsezkotzat daukate, ekonomikoki bideragarria izan dadin. Urtarrilean saiakera egin zuten suziriak itsasontzi-plataforma batean lurreratu zezan, baina azken unean hanka hautsi eta lehertu egin zen. Ostiralean beste saiakera bat egin zuen SpaceX-ek eta bere suziria arrakastaz lurreratu zuen itsasontzi-plataforma batean.
Beheko bideoan ikus daiteke SpaceX-en suziria Of Course I still Love You drone itsasontzi-plataforman lurreratzen:
Atzo goizean iritsi zen Port Canaveral-era (Florida, AEB) itsasontzi-plataforma suziriarekin.
CRS-8 misioaren parte zen suziria, eta bere helburua Nazioarteko Espazio Estaziora hainbat hornidura eramatea zen, tartean Bigelow Jarduera Modulo Hedagarria (Bigelow Expandable Activity Module). Beheko bideoan azaltzen duten moduan, puztu eta hedatu egiten den moduloa da hau. Bi urtez Nazioarteko Espazio Estazioan probatuko dute moduloa eta asmoa etorkizuneko espazio-misioetan erabiltzea da. Izan ere, garraiatzeko errazagoa izango dira horrelako moduloak, pisu eta bolumenagatik.
Irudiaren iturria: SpaceX Flickr
Erantzun
Sartu