Elon Musk eta Jeff Bezos espazioa konkistatzeko lehian
2015-11-29 11:05
Elon Musk-en SpaceX-ek Nazioarteko Espazio Estazioa hornitzen du eta NASArekin kontratua sinatu du 2017tik aurrera astronautak espazioratzeko. Blue Origin-ek asteartean iragarri zuen pertsonarik gabeko kapsula bat espazioratu zuela, eta ondoren koheteak jaurtiketa eremuan lurreratu. Lurreratze hau ez da nolanahiko gaia, kohete berrerabilgarriek diru asko aurreztea lortu dezaketelako.
Elon Musk-ek azkar erantzun du Twitterren esanaz Blue Origin ez dela lurraren orbitatik atera, eta euren espazioantzia urrunago joan daitekeela.
Goiko bideoan ikus daiteke Blue Originek asteartean eginiko aireratze eta lurreratzea.
Erantzunak kargatzen...