SpaceX proiektuko suziriak lurra hartzea lortu du, baina lehertu egin da ondoren
Teknologiaren alorrean lana eginda aberastu dira biak. Jeff Bezos ezaguna da Amazon sortu zuelako 1994an. Elon Musk Paypal-eko sortzailea da, eta egun auto elektrikoen Tesla enpresan, Hyperloop zein SolarCityn dihardu. Enpresa-jardun hau ez ei dute nahikoa itxuran, espazioa konkistatu nahian dabiltzalako biak. Musk-ek SpaceX sortu zuen 2002an, eta Bezos-ek Blue origin.
Lehia honetan gainditu beharreko arazorik garrantzitsuena lurreratzea da, kohete berrerabilgarriek diru asko aurreztea lortu dezaketelako. BlueOriginek azaroan lortu zuen bere suziriak lurrera bueltan ekartzea, eta SpaceXek abenduan. Atzokoa beste urrats bat da, lurreratzea itsaso erdian ezarritako plataforma txiki batean egitea lortu zutelako, zehaztasun handiz, nahiz eta ondorioa bideoan ikusten dena izan: suziriari hanka bat hautsi, lurrera erori, eta bertan lehertu da.
Muskek berak zabaldu ditu irudiak bere Instagram kontuan.
Maniobraren azken urratsean leherketa gertatu arren, atzokoa urrats garrantzitsua da. Izan ere, suziria behar bezala itzuli zen lurrazalera, eta aurreikusitako azaleratze-puntuan ezarri zen. Esan bezala, une honetan espazioaren konkistan gainditu beharreko urrats handienetakoa da, suziriaren zati bat berreskuratzeak asko merketzen dituelako espazioratzeak.
Erantzunak kargatzen...