Teknologia albisteak
17

Gibelalderen bidaiak

Erabiltzailearen aurpegia
2015-10-07 : 12:33

PELLO Gibelalde Adegi Gipuzkoako patronaleko presidentearen adierazpenek liburu mardul bat idazteko gaia dakarte, edo artikulu sorta luzea, baina oraingoan bidaiei buruz duen ideiarekin geldituko naiz. Gibeladerentzat hemendik Erresuma Batura edo Alemaniara lanera joatea erraza da, Gasteiztik Bilbora joatea bezalakoa, ordu bateko kontua, bi ordukoa gehienez jota; mundu honetan ez dagoela distantziarik dio kosmopaletoki, eta bidaialdi luzeena hamabi ordukoa dela, hegazkinez jakina, huskeria galanta. Gibelalderentzat Hanburgon lan egin eta asteburua Zarautzen pasa munduko gauzarik arruntena da, jende guztiaren esku dagoena. Baina nik badakit nola bidaiatzen duen Gibelaldek (ez da irudimen handirik behar).

Guztia irakurri (deia.com) »»

Txioak (17)

Erantzun

Sartu