Teknologia albisteak

Xabier Mendiguren Elizegi, lehen blogaria Zinemaldian, 10. urtez aurten

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2014-09-18 : 11:29
Hamargarren urtea egingo du aurten Xabier Mendiguren Elizegik Donostiako Zinemaldia komentatzen Sustaturako. 2004. urtean, Zinemaldian akreditatu zen lehen bloga izan zen geurea, eta harrezkero Mendigurenek Sail Ofiziala jarraitu du urtero. Aurten ere bai, eta adi, telefono berria dauka eta bertatik bertakoak txiokatuko omen ditu! Wow!
Hona 2004an Xabier Mendigurenek egin zuen "azken balantzea" konparatzeko, demagun, 2011koarekin (Zine arraroa saritu dute) edo iazkoarekin (palmares banatu eta orekatua).

Aurten ere Sail Ofizialean jarriko du arreta bereziki Xabier Mendigurenek. Aurten euskarazko filma ere izango dugu bertan (Loreak), eta aipagarria izango da hori duda barik. Beste sail batzuetan agertzen den euskal produkzio bati edo besteri ere arreta jartzen saiatuko da gure kritikaria, esan digunez.

Xabier Mendigurenen kritikak bere profilean aurkituko dituzue datozen egunetan.

Erantzun

Sartu