Larunbatez, Foru Aldundiak ikurrina bat jarriko du Donostiako Gipuzkoa plazan, 12:30ean, euskal ikurren aldarrikapena egiteko. Ikurrina mastan igotzeko ardura Inaxio Kortabarria Realeko kapitain ohiak izango du. Gogoan izan Inaxio Kortabarriak, Jose Angel Iribar Athleticeko kapitainarekin batera, ikurrina atera zuela Atotxako futbol zelaian 1976an, artean debekatuta zegoela. Ekitaldiak “Geurea, ikurrina” izango du goiburu, eta dantza eta musika izango dira, baita bertsolariak ere: Andoni Egaña eta Alaia Martin, hain zuzen. Bukatzeko, Martin Garitano diputatu nagusiak hartuko du hitza.
Ikurrina jartzea ez dela "inposaketa" gogorarazi dio Foru Aldundiak EAJri gipuzkoaberri.net/WAS/CORP/DPDOf…
@GFA_berri Eta bandera española jartzea zer da? Horri nola deitzen diozue? Ala ESPAÑOLAK bilakatu zarete?
Inaxio Kortabarria, Andoni Egaña eta Alaia Martin ikurrina omentzeko ekitaldian, larunbatean Donostian: gipuzkoaberri.net/WAS/CORP/DPDOf… Zatozte!
Erantzun
Sartu