"Ocho apellidos vascos" filmaren arrakasta Andoaineraino iritsi da, eta filma ikusteko sekula ez bezalako ilarak sortu ziren apirilaren 13an eta 14an. Irudiari begira jarri eta ilarak Juan Bautista Erro kaleraino iritsi ziren, Hiru jatetxearen pareraino. Basterotik emandako datuen arabera, hamar saioetan zehar 2.999 ikusle gerturatu ziren filma ikustera.
Ez naiz bakarra izango oraindik "Ocho apellidos vascos" ikusi ez duena, ezta? Andoainen 3.000k ikusi dute. aiurri.com/berriak.php?id…
@petxarroman nik ere ez dut ikusi eta ez dakit oso ondo zergaitik baina halako poz bat ematen dit...
@petxarroman Nik ez dut ikusi.
@petxarroman Nik ez dut ikusi, ezta asmorik ere.
@GoizaldeL @petxarroman beste bat hemen baina uzte dut azken hirurak garela ;)
@petxarroman Oker ez banabil Andoainen bagara bi. @joniubeda eta biok. @Aiurri
@txerren @petxarroman Nire inguruan dozena terdi batzuk badaude ikusi barik.
@petxarroman Aitortu behar dizut. Nik ikusi dut.
@petxarroman Nik ere ez dut ikusi Petxa. Lasai.
@urtziurkizu @petxarroman kaixo, hemen da terapia? Kaixo, Aiora naiz eta #NikEreEzDutOchoApellidosVascosIkusi XD
@probatxoa @urtziurkizu @petxarroman ba zuek galtzen dozue.. ;D
@petxarroman nik ere ez dut ikusi baina tb-n egunero botatzen dituzten pasarte guztiekin, zatika, baina ia osorik ikusi dudala esango nuke.
@petxarroman Neuk ere ez du ikusi, utikan Pello Kirten eta Chomin del Regatoren oinordekoak. Topikoak horiek gu asimilatzeko dira, beti.
#NikEreEzDutOchoApellidosVascosIkusi #etaleitzanbizinaiz . @probatxoa hala da... hobeto nago hori esanda :)
@NestorEhe @petxarroman Iruñeko El Corte Inglesen sekula sartu ez naizen gisara, #NeukEreEzDut8ApellidosVascosIkusi #MarraGorriak
@NestorEhe @petxarroman Tira, dirudienez, traola gaizki idatzi dut: #NikEzDutOchoApellidosVascosIkusi
Erantzun
Sartu