Teknologia albisteak

Sustatu Currents edizio berezitua, tablet eta mugikorrentzako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-02-15 : 09:43
Duela hilabete parea Google Currents aipatu genizuen hemen, eta Sustaturen edizio probisional baten berri eman ere bai. Orain, edizio egokitua prestatu dugu, eta hemendik instala dezakezu: http://sustatu.com/currents

Sustatu Currents iPad batean
Google Currents gailu mugikorrekin eduki editorialak kontsumitzeko aplikazio interesgarri bat da. Google-ren izena darama, baina Android zein Apple gailuetan dabil, mugikor eta tablet-etan, eta doakoa da. Bertsioak daude smartphone eta tablet-entzat, baina telefonoen kasuan, memoria asko jan dezake, eta astuna izan daiteke erabiltzeko, gailua ez bada iPhone 5 berri bat edo gama altuko zerbait. Tablet-etan ordea, oso ondo dabil, bai 7 hazbetekoetan (iPad Mini eta beste) zein 10 hazbetekoetan Galaxy Tab, iPad, Nexus 10). Flipboard-ekin batera, gailu horietan edukia kontsumitzeko esperientzia ideala da. Flipboard-en osagarri on bat da.

Currents edukita, RSSak jaso ditzakezu, edo edizio berezietara harpidetu. Horrelakoa egin dugu Sustatu-rentzat. Edizio berezitu hau instalatzeko modua EZ DA Currents-en bilaketa egitea, baizik eta gailu mugikorrarekin helbide honetara konektatzea: http://sustatu.com/currents
Niagarank-ekoa ere, bereziki prestaturiko edizioa da, ez da zehazki web esperentzia bera. Bi edizio hauek garatzea esperientzia irabazteko balio izan digu. CodeSyntax-en proiektu propioetan garatu ditugu Currents bertsio hauekin, baina hemendik aurrera prest gaude bezeroentzat ere edizio berezituak egiteko. Mugikorretara egokitutako webguneez gain, albiste erako edukiak argitaratzen dutenentzat aukera inportantea dela uste dugu, sareko gero eta eduki gehiago kontsumitzen baita gailu mugikorretatik.

Egin aproba eta instalatu:

 Jarraian datozen irudiak Niagarank-en bertsioarenak dira, testeatzen lagundu diguten zenbait laguni esker eginak, gailu desberdinetan. Hemen gehiago.

 

 

Erantzun

Sartu