Teknologia albisteak
2

Asto baten astakeria

Erabiltzailearen aurpegia
Anboto
2010-04-26 : 10:04

Euskal Herrian txakurrak legez Extremadurako inguru batzuetan astoak erabiltzen dituzte baserriak zaintzeko. Arraza bereziko astoak ei dira. Jose Rementeria iurretarrak ez zekien hori horrelako asto baten jabe egin zenean. Baina laster deskubritu zuen animaliaren benetako izaera: “Karreran etorri eta salto egin zidan. Ia hil ninduen”. Inork ez zion zehaztu astoari, antza, etxea ez ezik etxekoak ere zaindu behar zituela.

Euskal Herrian txakurrak legez Extremadurako inguru batzuetan astoak erabiltzen dituzte baserriak zaintzeko. Arraza bereziko astoak ei dira. Jose Rementeria iurretarrak ez zekien hori horrelako asto baten jabe egin zenean. Baina laster deskubritu zuen animaliaren benetako izaera: “Karreran etorri eta salto egin zidan. Belarrian haginka egin eta saihetsetan kolpatu ninduen”. Ez zen brometako erasoa izan. Inork ez zion zehaztu astoari, antza, etxea ez ezik etxekoak ere zaindu behar zituela.

Idi probetan eta asto probetan hamaika saio egindakoa da Jose Rementeria “Gazte” (Iurreta, Gaztañatza auzoa). Denetara, 100 sari baino gehiago irabazi ditu eta probetan parte hartzeko afizio horregaz jarraitzen du. Durangaldeko Anboto astekarian elkarrizketatu dugu eta hainbat istorio eta anekdota kurioso kontatu dizkigu.

Esaterako, sarreran aipatzen nuen hori. Orain hiru-lau urte gertatu zitzaion. Extremadurako militar batek Rementeriaren lobari eman zion astoa. Baserrian beti errezeloz begiratzen ei zion: “Niri erasotzen zidan beti, besteei bati ere ez”. Behin ustekabean harrapatu eta gogor erasotu zuen astoak: “Ia hil ninduen” aitortzen du. Belarri zatia erauzi zion eta hankapean erabili zuen. Denbora behar izan zuen errekuperatzeko. Handik denbora batera astoa eman ziena etorri zitzaien eta Extremaduran astoak baserrietako zaintzaile moduan erabiltzen dituztela argitu zien. Horregatik astoaren jokamoldea.

Beste anekdota bat aipatzearren negozio biribila egin zuenekoa azpimarratuko nuke. 2001-04 urteetan artean asto oso on bat izan zuen. Ezagun batek 350.000 pezeta eta bere astoa eskaini zizkion Rementeriarenaren truke eta tratua onartzea erabaki zuen. Hurrengo proba batzuetan “nik lehenengo egin nuen eta berak azken!”. En fin, istorio kuriosoak aurkitzeko ez dagoela urruti bilatu beharrik.

Erantzunak

Tarratian
2010-04-26 : 11:24

izan ere, zenbait lekutan astoak erabiltzen dituzte, emeak, zehazki, abere taldeak otsoetatik babesteko.

Artxoa
2010-04-27 : 13:09

otsoengandik babesteko izango dalakoan.

Erantzun

Sartu