Sustatu logoa Teknologia albisteak

ETBren autokonfidantza falta gure eduki kulturalekin entretenimendua egiteko

Sustatu
2010-04-04 11:04

EHUko komunikazio ikasle talde batek telebistaren entretenimendu eta heziketa funtzioen inguruko telebistako eztabaida saioa egin zuen iaz. Bertan Joxerra Garziak partekatutako gogoeta bat da honakoa:

Ausardia politiko falta nabarmena dago gure telebista bakar hori egiten dutenen artean. Jendeak jakin beharko luke zenbat denbora egon den Mihiluze bezalako programa bat kajoian. Autokonfidantza falta dago geure eduki kulturalekin gauza entretenigarriak egiteko... Apustua egiten da oso medio gutxirekin, horrela sortu zen Hitzetik Hortzera, eta txiripaz funtzionatu zuen jendea oso bertsozalea zelako.

Beñat Gaztelumendi bertsolariak aurkeztutako tertuliakideak:

Telebistarako pentsatua dago ordu erdi inguruko saioa. Hiru zatitan igo dute Youtubera.

Joxerra Garziaren diskurtsoaren beste zati interesgarri bat, lehen zati horretatik:

Lortu dezagun entretenimendu duinera lotzea jendea. Ez programa batean edo bestean, orokorki komunikabide bete beharko luketen funtzio soziala baizik.

Eta hemen eztabaidaren azken zatian:

Beste nonbaiten funtzionatu duten programek errazago izaten dute bidea euskarazko programazioan hemendik, hemengo parametroetan eta gurean sinistuta proposatzen direnak baino. Eta horri esaten zaio, nire ustez, irizpide eta ausardia falta termino kultural eta politikoetan.

Joxerra Garziak 2009an Abbadia Saria jaso du.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu