Teknofiloen albistegia
4

Elebila, euskarazko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia
Inaki Irazabalbeitia - Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
2007-10-15 : 12:10

Zenbat bider gogaitu zaitu Internet bilatzaile batean zerbait xerkatu eta euskarazko emaitzarik ez aurkitzeak?

Ba hori konpontzeko asmoarekin sortu du Elekak elebila internet bilatzailea, Elhuyar Fundazioaren I+G sailak garatutako teknologia oinarritzat hartuta.

Datorren asteazkenean, goizeko 11,30etan elebilaren aurkezpena egingo da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Interesik duenak bertaratzera gonbidatuta dago. Bien bitartean, elebilaren beta bersioa usatzeko moduan dago helbide honetan: www.elebila.eu

Erantzunak

Joxe
2007-10-15 : 13:08

Zorionak. Lan txukuna ari zarete egiten.

Sustatu
2007-10-16 : 14:47

Inaki Irazabalbeitiak detaile gehiago kontatu du bere blogean bilatzaile berriari buruz.


Irazabalbeitiak dioen bezala, "Elebilaren atzean Live Search Microsoft-en motorra dago. Beste edozein izan zitekeen, baina baldintza tekniko-ekonomiko egokienak Seattle-ko multinazionalak eman dizkigu."


Live Search bilatzaileak ez du euskara eskaintzen bere bilaketa aurreratuko aukeretan, baina Microsoften teknologia horren gainean tresnak eraikitzeko aukera egon badago, Search Macros direlakoak erabiliz aukera pertsonalizatu oinarrizkoekin, eta API-a erabiliz, kontrol handiagoarekin. Informazio gehiago hemen.


azpi
2007-10-18 : 10:28

Elebila bilatzailearen funtzionamenduaz detaile gehiago eman du Ibon Aizpurua Epiolak Zibergela blogean (eta Berria egunkarian):


Elebilaren prozesua zera da:


  • Jaso bilatu nahi den hitza: energia

  • Kalkulatu aldaerak: energiaren, energi, energiak...

  • Egin aldaera guztien bilaketa, Microsoften zerbitzura, API bidez.

  • Jaso lehen 1000 erantzunak edo eta kalkulatu bakoitzaren hizkuntza

  • Euskarazkoak filtratu, eta erakutsi, jasotako ordena berean.


Sustatu
2007-10-18 : 12:06

Eta gaur Berrian argitaratu den elkarrizketan, oraindik informazio gehiago ematen du Irazabalbeitiak. Hona bere erantzun bat:


Guretzat zailtasun handiena izan zen solaskidetza maila egokia aurkitzea Google, Yahoo eta Microsoft enpresekin. Ontzat eman behar zuen norbaitek guk eskatzen geniola bere sisteman sarbide kopuru mugagabea izatea eta hori gero komertzialki erabiliko genuela. Horri garrantzia emango liokeen pertsona aurkitzea izan da proiektuan arazo latzena. Microsoften Windows Live Search bilaketa sisteman oinarrituko da Elebila, baldintza ekonomiko eta tekniko onenak eskaini dizkiguna izan baita. Noski, Microsofti ordaindu egiten diogu, bilatzaileak jasotako bisita kopuruen arabera.


Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu