zuzarautz
Zarauztarren albistari horizontala. Denok egiten dugu Zarautz
Artikuluak
Martxan da “Zarauztik Mundura, Mundutik Zarautzera” kazetaritza beka jasotzeko deialdia
2013-11-19 11:15
Kazetaritza idatziaren edo ikus-entzunezkoen arloan dibulgaziorako eta ikerketarako beka bat da “Zarauztik mundura, Mundutik Zarautzera”. Gure herria bera historian eman diren migrazio mugimenduen emaitza dela ulertuta, migrazio horien testigantza biltzea da bekaren helburua. Ikerketa eta dibulgazio beka honek migratzaileak izan ziren eta diren Zarauztarren bizipenak, testigantzak eta bizitza-istorioak jaso behar ditu.