Martxan da “Zarauztik Mundura, Mundutik Zarautzera” kazetaritza beka jasotzeko deialdia
Lanek baldintza batzuk bete beharko dituzte. Idatziz, gutxienez 50.000 karaktere izan beharko ditu lanak, gerora liburu batean argitaratua izan dadin. Ikus-entzunekoetan aldiz, 45 minutu iraun beharko du gutxienez dokumentalak. Beka jasoko duen proiektuak gutxienez 3 hilabete eta gehienez 6 hilabete iraun beharko ditu.
Beka hau 3.000 eurokoa izango da. Kopuru horren %70a beka ebazten denean ordainduko da. Gainerako %30a berriz jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren emango da.
Eskariak egiteko epea 2013ko abenduaren 9rarte luzatuko da. Zuzenean udaletxean bertan egin ahal izango da eskaria 8:30etatik 14:30etara, edo baita ohiko postaz edo emailez ere, jaranguren@zarautz.org helbidean.
Oinarriak eta deialdia:
https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2013/11/08/e1310314.htm
Erantzunak kargatzen...