Donostiako Gros auzoan duela 50 urte sortutako Ikastola. HH, LH, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa eskaintzen duen Ikastola. Arte Batxilergoa eskaintzen duen EHko ikastola bakarra. Herri onura aitortua duen Kooperatiba bat da Zurriola. Euskara eta euskal kultura transmititu eta sustatzeko xedetzat duen hezkuntza komunitatea. Pedagogia eraldatzaile batez, honako profila duen ikasle nahi genuke hezi: -Euskaldun euskaltzalea. -Komunikatzaile eleanitza. -Ingurumenarekiko errespetuarekin konprometitua. -Bizikidetzaren sustatzailea. -Kooperatiboa. -Autonomoa. -Kritikoa. -Ekintzailea. -Osasun oreka bilatzen duena. -Jakin-mina duena. -Baliabide teknologiko eta digitalen erabiltzaile eraginkor eta arduratsua.
Gaurdanik edonoren esku dago esteka honetan "1968-2018 Zurriola Ikastola kultura ereiten" dokumentala. Donostiako ikastola honek kulturgintzan egindako ekarpenaz ari dira dokumental honetan, besteak beste, Kontxita Beitia andereño historikoa, Dani Goñi euskaltzalea, Beñat Sarasola idazlea, Lide Hernandez musikaria edota Oihana Maritorena aktorea ageri dira dokumental honetan.
Euskararen Egunaren abaroan Donostiako Zurriola ikastolak bere 50. urteurreneko kanta zabaldu nahi du lau haizeetara. Oraingo honetan 50. urteurreneko kanta aurkeztera gatozkizue. Kanta honetan hainbat gurasok, ikaslek, irakaslek, ikasle ohik eta irakasle ohik hartu dute parte. Auzolanean eta elkarlanean Zurriolako Musika eta Dantza Eskola osatzen dutenak izan dira proiektuaren gidari eta bultzatzaile nagusiak.
Datorren Urriaren 8an Donostiako Zurriola Ikastolak 50 urte beteko ditu. Ospakizunen atarian, ikasturte berriarekin batera ospakizun hau irudikatzen duen logotipoa plazaratu du Zurriolak.