Teknologia albisteak

Zurriola ikastolaren 50. urteurreneko kanta! (gozatu eta partekatu)

Erabiltzailearen aurpegia
2018-12-03 : 12:17

Euskararen Egunaren abaroan Donostiako Zurriola ikastolak bere 50. urteurreneko kanta zabaldu nahi du lau haizeetara. Oraingo honetan 50. urteurreneko kanta aurkeztera gatozkizue. Kanta honetan hainbat gurasok, ikaslek, irakaslek, ikasle ohik eta irakasle ohik hartu dute parte. Auzolanean eta elkarlanean Zurriolako Musika eta Dantza Eskola osatzen dutenak izan dira proiektuaren gidari eta bultzatzaile nagusiak.

Zurriola Ikastolak 50 urte bete ditu ikasturte honetan.

  • Ikastola indartu eta komunitatea kohesionatu.
  • Ikastolak auzoan eta bere eragite eremuan, euskara, euskal kultura eta nortasuna sustatzeko duen garrantzia aldarrikatu.

Bi helburu hauek ardatza hartuta Urriaren 8az geroztik hainbat ekintza eta jarduera burutzen ari gara urteurren borobil hau ospatzeko.

Oraingo honetan 50. urteurreneko kanta aurkeztera gatozkizue. Kanta honetan hainbat gurasok, ikaslek, irakaslek, ikasle ohik eta irakasle ohik hartu dute parte. Auzolanean eta elkarlanean Zurriolako Musika eta Dantza Eskola osatzen dutenak izan dira proiektuaren gidari eta bultzatzaile nagusiak.

Kantaren musikak eta mamiak norberari iradoki edo sortarazten dizkioten esanahiak eta sentsazioak bere horretan, hau da, norberarentzat utzita, aipagarria da kantak lelo moduan agertzen duen “biraka” horrek gure  logotipoa den zinta-dantza berezi hori gogora dakarkigula ezinbestean.

Albiste honekin batera youtuberako estekak dituzue eskuragai. Hiru loturetan kantaren karaoke moldea duzue entzungai, hiru bertsioetan, ordea: bertsio estandarrean, bertsio instrumentalean eta bertsio rapeatuan. 

Hiru bertsioen MP3 formatua hemen eskuratu dezakezue (CC-BY-SA lizentziapean).

karaoke bertsioa

karaoke bertsio instrumentala

karaoke bertsio instrumentala eta rapeatutako tartearekin

Honenbestez, disfrutatu, guk 50 urtez disfrutatu dugun gisan.

Musika: Zurriola Musika eta Dantza Eskola

Hitzak: Montxo Imaz

Grabaketa, edizioa eta nahasketa: Igor Bilbao eta Oihana Etxebeste

Erantzun

Sartu