Datorren Urriaren 8an Donostiako Zurriola Ikastolak 50 urte beteko ditu. Ospakizunen atarian, ikasturte berriarekin batera ospakizun hau irudikatzen duen logotipoa plazaratu du Zurriolak.
Logoaren gilea Estitxu Zubeldia da, aldi berean Zurriolako ikasle-ohi, guraso eta arte-irakaslea.
Logo honen oinarrrian zinta-dantzaren irudikapena dago. Hartara, Zurriola Ikastolak Donostian izan duen euskal kultura eta euskaltzaletasunaren transmisio-lan garrantzitsua irudikatu nahi izan du. Gisa berean zinta-dantzak duen unibertsaltasuna (beste hainbat herri-folkloretan ageri den elementua) eta elkarlana nabarmendu nahi izan da.
Zintek duten kolore paleta, ordea, ez da ohikoa. Aniztasuna irudikatu nahi izan da. Ikaslearen profil anitza, alegia: Euskaltzalea, kooperatiboa, autonomoa, kritikoa, sortzailea, natura eta gizakiarekiko errespetuduna…
Urritik aurrera antolatu eta dinamizatuko diren ekintzen eta jardueren ikurra gaur aurkezten dugun honako hau da, beraz.
Erantzun
Sartu