Teknologia albisteak

Zer da Sustatu?

Interneteko albistegi bat da Sustatu, nagusiki teknologia berrien inguruan espezializatua. 2001eko azaroan sortu zen eta euskarazko lehenengo webloga izan zen, non artikuluak idazteko aukera irakurleen esku ere jarri zen, lehenengoz eta euskaraz. Pare bat hamarkada geroago, Sustatuk jarraitzen du hasierako helburuak betetzeko gogoz, euskarak eta teknologiak bat egiten duten bidegurutzeaz informazioa ematen.

CodeSyntax Interneteko zerbitzu-enpresa eusklaldunak kudeatzen du Sustatu. CodeSyntax-ek ez du beren gain hartzen albistegi honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Mezuak onartzea edo mezu desegokiak ezabatzea editoreen esku egongo da. Erabilpen baldintzak eta edukiaren gaineko lizentzia orri honetan zehazten dira. Harremanetarako, erabili kontaktu-orria.

Kode etikoa

2025eko azaroan argitara eman genuen gure kode etikoa, eta honetan datza:

  • Kalitateko eduki informatiboak, kulturalak, hezigarriak eta entretenigarriak bermatzeko xedea dugu, herritarrek arlo horietan dituzten premiak euskaraz gogobete nahian. Gure alor informatiboa, zentzu honetan, bereziki euskara eta teknologia gurutzatzen diren esparrua da, eta horretaz zorrotz informatzeko konpromisoa dugu.
  • Gure edukiak lantzeko eta zabaltzeko orduan, irizpide profesionalei jarraitzen diegu.
  • Herritarren parte-hartze demokratikoa eta kritikotasuna sustatzen ditugu, eta eduki interesgarriak emateko helburua dugu, ondo azalduta eta aztertuta eman ere, gaur egungo mundu konplexua ulertzen laguntzeko moduan. Zentzu honetan, teknologiaz ari garelarik, estekak eskainiz eta aipaturiko tresnak eta baliabideak ahal den neurrian zuzenean testatuz eta bisitatuz informatzen du Sustatuz.
  • Herritarren parte-hartzearen puntuarekin lotuta, erregistratutako erabiltzaile guztiak aukera dute Sustatun erantzunak uzteko eta baita artikuluak argitaratzeko ere, baldintza batzuekin. Erantzunak automatikoki agertzen dira, baina artikulu berrien proposamenak onartzeko ilaran gera daitezke, eta argitaratuta geratzeaz aparte, gehienak azalera ere igaroko dira baina ez denak.
  • Sustatura kargatzen diren erantzun eta artikuluetan ez dira onartzen akusazioak, irainak edo zeharo desegokiak izan daitezkeen edukiak. Halakoak baleude, eduki horiek kentzeko eskubidea dauka Sustatuk. Erabiltzaile jakin batzuei edukia kargatzeko aukera ere ken diezaieke Sustatuk, spama, troll portaerak edo jokabide desegokiak errotik saihesteko. Erabaki horiek edizio-taldearen esku geratzen dira.
  • Euskara eta euskal kultura dira gure nortasunaren muina, eta biek ala biek osatzen dute gure erreferentzia-eremua. Euskaldunon talaia berezi hori izango dugu munduari begiratzeko ikuspuntua, eta teknologiaren alorrean, horrek esan nahi du garrantzia berebizikoa ematen diegula burujabetza teknologikoari, software libreari eta eduki libreak sustatzeari. Berrerabilpenaren alde, morrontza teknologikoen kontra gaude.
  • Euskal Herriko gizartearen ispilu izan nahi du Sustatuk, eta ahaleginak egiten ditu gizartearen errealitatea eta balioak jasotzeko, bere aberastasun guztian. Interes informatiboaren arabera plazaratzen dira bateko eta besteko iritziak, ikuspuntuak, adierazpenak, testigantzak eta abar, betiere kontuan harturik printzipio demokratikoak eta pentsamendu-askatasuna.
  • Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen du Sustatuk. Emandako informazioetan, irudi, testu eta ikus-entzunezko ekoizpenetan, ez da onartzeb emakumeen diskriminazioa banalizatu edo justifikatzen duen estereotiporik edo topikorik. Emakumeen kontrako indarkeria fisiko, sexual eta psikologikoa pertsonen askatasunaren kontrako erasotzat jotzen da. Halaber, ez da onartzen hizkera homofoborik, lesbofoborik edo transfoborik.
  • Jakitun gara hedabide gisa funtsezkoak garela gizartea jabetu dadin gaur egungo ingurumen-arazo larriez: klima-aldaketaz, biodibertsitate-galeraz, natura-baliabideen ustiapen neurrigabeaz eta horrek guztiak gizakien osasunari eta bizimoduari dakarzkien kalteez, besteak beste. Kontzientziazioa eta jokabide arduratsuak sustatu nahian, Sustatuk ikerketa zientifikoen berri ematen du, eta teknologiaren erabilpen arduratsuaz ohartarazten du bere ildo informatiboan.
  • Sustatuk bat egiten du Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalarekin, eta elkartasuna, bizikidetza eta justizia soziala sustatzen ditu.

Babesleak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako ekimena.

Partaidetzak

Sustatu, CodeSyntax enpresaren bitartez, Hekimen Euskal Hedabideen Elkartearen partaide da.