Teknologia albisteak

Unibertsoa

Erabiltzailearen aurpegia

Nafarroako Bertsozale Elkartea

Erabiltzailearen jarduna

"Bertsolaritza irakaskuntzan" programa finantzatzeari utzi dio Nafarroako Hezkuntza Departamenduak

2014-04-08 : 18:53

Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak “Bertsolaritza irakaskuntzan” programa finantzatzeari utzi dio 2013ko irailetik. Horren aurrean, Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Hezkuntza Departamenduari bere konpromisoak bete ditzala eskatu dio eta “‘Bertsolaritza irakaskuntzan’ programa modu duin eta iraunkorrez finantzatu dezala”.

110 parte-hartzaile, 60 bertsolari eta 23 saio Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren bigarren edizioan

2014-02-05 : 14:23

Ostiralean martxan jarriko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren bigarren edizioa. Abiapuntu ikusgarria du bigarren edizioak: 16 taldek hartuko dute parte, guztira 110 parte-hartzailerekin. Horietatik, 60 bertsolari aterako dira plazara, inoizko kopururik handiena, orain dela bi urte baino bederatzi gehiago.

31 bertsolari, larunbatean hasiko den Nafarroako Bertsolari Txapelketan

2013-01-30 : 11:22

Lizarran abiatuko da larunbatean Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 41. edizioa eta martxoaren 23an amaituko, Iruñean. Inoizko parte-hartzaile kopururik handiena izango du aurtengoak. 31 bertsolarik hartuko dute parte, horietatik sei lehen aldiz aterako dira Txapelketaren plazara. Parte-hartzaile kopuru handiaren ondorioz, saio bat gehiago izanen du aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketak, osotara bederatzi saio izango dira: Lizarra, Aldatz, Larraintzar, Ituren, Zubiri, Atarrabia, Etxarri Aranatz, Elizondo eta Iruñea. Bertsolari guztiak lehen fasetik abiatuko dira, iazko txapelduna izan ezik.